Gaztelania | Euskera

“BIHOTZEZ ” Aldizkaria

Gertutasuna eta partaidetza nabarmenduz Caritasen aldizkarian   Caritasen ‘Bihotzez’ agerkariaren erredaktore-taldeak etapa barriari ekin deutso aldizkari “sendoagoa” lortzeko eta “partaidetza suspertzeko”. Helburu honegaz, argitaratu barri daben alean barritasun batzuk ikusi daitekez. Aldizkariak tresna barriak aurkezten ditu, irakurleek euren eretxia emon daien landutako gaien inguruan eta ideiak emon daiezan “harro sentitu zaitezen gure aldizkariagaz”. Erredaktore-taldeak komunikabideen egoeraren inguruko hausnarketa egin dau eta ‘Bihotzez’ lako aldizkariek daben zeresana be aztertu dabe, honako agerkarietan partaidetza ezinbestekoa dala ondorioztatuz. Internetera bialtzen dabe gai jakin batzuetan sakondu ahal izateko eta beste errealidade batzuk “agertzera emoten dabezan” espazioak ezagutzeko. Helbide elektronikoa be emoten deutse irakurleei, euren iradokizunak bialdu daiezan : bihotzez@caritasbi.org. Edo gutun bat bidaliz : Revista “Bihotzez”. Komunikazio Saila Cáritas…

“GILTZA ” 10. Urteurrena

“Praktikatu JUSTIZIA: utzi zeure aztarna” kanpaina berriaren testuinguruan. Caritas Bizkaiak, ikastaro hasiera honetan, ‘GILTZA’ etxegabekoen gizarte laguntzarako proiektuaren hamargarren urteurrena ospatu du   Bilbo, 2015eko irailaren 25a.-Gaur goizean, Deustuko Unibertsitateko CRAI liburutegian, etxegabekoen egungo egoeraren errealitateari eta etorkizuneko aurreikuspenei buruzko jardunaldia egin du Caritas Bizkaiak, GILTZA proiektuaren 10. urteurrenaren esparruan. GILTZA proiektuaren bitartez, gizarte laguntza eskaintzen zaie etxegabeko pertsonei, gizarteratze prozesuaren une ezberdinetan. GILTZA proiektuaren helburua da etxegabekoak euren garapen-prozesuaren subjektu izatea da, autonomia, parte-hartze eta eskubideen erabilera mailarik handiena lor dezaten. Gizarteratze prozesu hauei babesa emateko, egoitza-bazterkeriaren alternatiba izango diren bestelako egoitza-formulak eskaintzen dira, banako geletan hogeita zazpi plaza dituen gizarte ostatua eta bost autonomia-etxebizitza baliatuz. Giltzak etengabeko harreman sendoa mantentzen du etxegabekoei zuzendutako…

Errefuxiatuko harrera

“Nire seniderik txikien hauetako edozeini egin zeniotena, neuri egin zenidaten” (San Mateoren ebanjelioa) Bilboko Gotzainaren eta bere Gotzain Kontseiluaren agiria, Frantzisko Aita Santuak errefuxiatuak hartzeko egindako deialdiaren ondoren Bilboko Elizbarrutiak Aita Santuaren deialdiari erantzun nahi dio eta prest dago administrazio publikoekin lan egiteko errefuxiatuen harreran. Izan ere, Administrazio Publikoari dagokio, nazioarteko erantzukizunen arabera, errefuxiatuaren estatutu juridikoa ezartzea eta pertsona eta familiei bizilekua ematea. Elizbarrutiko Caritasek esperientzia handia du etorkinak eta errefuxiatuak hartzean eta hauei laguntasuna eskaintzean. Berak koordinatuko ditu kristau elkarteak eman ditzaken laguntzak eta baita administrazio publikoekin eta kaltetuen ardura hartzen duten beste erakunde batzuekin izan beharreko harremanak ere. Kristau elkarteak eskuzabaltasunez parte hartzera deituta daude, bakoitza bere neurrian. Horregatik, parrokia, erlijiosoen elkarte eta…