Gaztelania | Euskera

Karitate Eguna Balmasedan

Karitate Eguna Balmasedan “Doakotasuna ere Eskubideekin” izan zen ospakizunaren lelo nagusia. Ekainaren 6an 600 pertsona inguruk parte hartu zuten Balmasedako Karitate Egunean, Enkarterrietan (II Bikaritza). Urteroko ‘Karitate Egunean’, kristau komunitatearekiko duen konpromisoa ikustarazi du Bilboko Elizbarrutiko Elizak, egoerarik okerrenean dauden pertsonen alde. II. Bikaritzan izandako azken ospakizunetik 6 urte igaroak ziren eta Caritaseko boluntarioek zein Enkarterriko kristau komunitateko gainontzeko kideek ilusio handiz espero zuten ekainaren 6a, elizbarruti osoko boluntarioak eta Corpus Christi ospakizunarekin batera urteko hitzorduan parte hartzeko bertaratutako pertsona guztiak jasotzeko irrikaz.   II. Bikaritza nagusiki landatarra da, hedapen geografiko handia eta populazio txikia barne hartzen ditu. Aukera handia da haientzat ospakizun hau, gehien behar duten pertsonen aldeko lanean konpromisoa sendotzeko bidea ematen baitie….

‘BesteBi’ Komunikatua

Bosgarren pertsona hil da Bizkaiko kaleetan 2015ean.   ‘BesteBi’ plataformak omenaldia egingo dio Bilbon hil den etxe gabeko beste pertsona bati i ‘BesteBi’. Bilbo, 2015eko uztailaren 16.–Datorren ostegunean, uztailak 16, Bilboko ‘Bizikidetzaren Plazan’ elkartuko gara berriro, Bizkaiko 20 erakundek osatzen duten ‘BesteBi’ plataformak deituta (etxebizitza-bazterkeriaren kontrako eta etxegabekoen aldeko plataforma). Topaketa horretan, azken omenaldia egingo diogu bazterkeria egoera larrian egonda zendu berri den Aissari.  Gutxi dakigu gertatu denaz: bidaiari batek hilda aurkitu zuen joan den ostiraletik larunbaterako gauean (uztailak 3-4), aipatutako geltokiko komunetan. Dirudienez, ordu pare bat bazeraman bertan, inor konturatu eta bere falta sumatu gabe. Bilboko aterpe batean lo egiten zuen, baina zenbaitetan (heriotzaren egunean kasu) ez zen bertan agertu; osasunez okerrera egin zuen…

“Beste Bi” deialdia

‘BesteBi’ plataformak ekitaldi bat antolatu du Bizkaian hildako etxegabe baten omenez i ‘BesteBi’. Bilbo, 2015ko uztailaren 14a.- “Etxerik gabeko Pertsonen” alde eta etxebizitza duin baten alde lan egiten duten hogeiren bat elkarte eta erakunde biltzen dituen plataforma da ‘BesteBi”. Plataforma horrek deialdia egin die Gizarte Komunikabideei eta Bizkaiko herritarrei, Bizkaian hil den pertsona baten omenezko ekitaldian parte hartu dezaten. Eguna: OSTEGUNA, 2015.eko UZTAILAk 16 Ordua: eguerdiko 11:30etan Lekua: Bizikidetza plazan, ‘Isozaki Dorreen’ artean (BILBOko Uribitarteko eskalinatan) OHARRAK: Ekitaldian, ‘besteBi’ plataformak agiria irakurriko du. Hildako pertsonari eta etxegabeko pertsonei omenaldi xume bat eskainiko diegu. Ekintza baino lehenago EZ dugu komunikabideekin hitz egingo.   Ondorengo erakundeok (alfabeto ordenan) osatzen dute ‘BesteBi’ plataforma: Agiantza /Bidesari / Bizitegi /…