Gaztelania | Euskera

ETXEPEL 1. URTEURRENA

Durangaldeko etxerik gabeko pertsonentzako “Etxepel” proiektuaren balantzea egin du Caritasek eta, bide batez, udako jarduerak eta “Wilma” esperientzia terapeutiko hezigarria aurkezteko aprobetxatu dute   Etxepel’ proiektuaren 1. urteurrenaren harira, Caritasek zentrora deitu ditu Gizarte Komunikabideak balantzea egin eta udako jarduerak aurkezteko, hala nola, esperientzia terapeutiko hezigarri berri bat (‘in situ’ erakusketa egingo da zentroko lorategian). BALANTZEA: Gure eskualdean bazterkeria egoeran dauden pertsonei (bereziki etxegabeei) erantzun integrala emateko proiektua da Etxepel. 2014ko ekainean sortua, urtebeteko bizi honetan Etxepeletik 22 pertsonari laguntza eskaini diegu, guztiak (bat ezik) urte luzez Durangoko edo eskualdeko bizilagunak. Generoari erreparatuta, 22 pertsona horietatik bederatzi emakumeak dira (%41) eta hamahiru gizonak (%59); eta jatorriari erreparatuta, zazpi europar erkidegoaz kanpoko etorkinak dira (%32) eta…

Etxepel – Durango

GIZARTE KOMUNIKABIDEEI DEIALDIA   Durangaldeko etxerik gabeko pertsonentzako “Etxepel” proiektuaren balantzea egingo du Caritasek eta, bide batez, udako jarduerak eta “Wilma” esperientzia terapeutiko hezigarria aurkezteko aprobetxatuko du   ‘Etxepel’ proiektuaren 1. urteurre-naren harira, Caritasek zentrora deitu ditu Gizarte Komunikabideak balantzea egin eta udako jarduerak aurkezteko, hala nola, esperientzia terapeutiko hezigarri berri bat (‘in situ’ erakusketa egingo da zentroko lorategian).   Eguna: bihar ASTEARTEA, 2015eko EKAINAREN 30ean. Ordua: goizeko 11:00etan. Lekua: Caritas Tabiraren Zentroa DURANGON, INTXAURRONDO kaleko 32an. Iraupena: 45 minutu (gutxi gora behera).   OHARRA: • Komunikabideei ez zaie banakako arretarik emango asteazkenera arte, 12:00etatik aurrera.

“BesteBi” Komunikatua

Laugarren heriotza Bizkaiko kaleetan 2015 urtean   ‘BesteBi’ plataformak omenaldia egingo dio Santurtzin hil den etxerik gabeko pertsona bati   i ‘BesteBi’. Santurtzin, 2015eko ekainaren 25ean.- Datorren ostegunean, ekainaren 25ean, Santurtzin elkartuko gara berriro, egoitza-bazterkeriaren kontrako eta etxerik gabekoen aldeko ‘BesteBi’ Plataformak deituta; bertan, gure azken omenaldia egingo diogu Nicori. Bazterkeria egoera larrian zegoen Nico, joan den larunbateko goizaldean, Santurtzin, horma batetik erori eta kalean hilda agertu zen. Nico 37 urteko santurtziarra zen. Gizon ezaguna eta bere ingurunean oso maitatua. Bizitza ibilbide malkartsu baten ondoren, azken aldi honetan, bere egoeratik ateratzeko urratsak ematen hasi zen, Santurtziko oinarrizko gizarte zerbitzuak eta inguruneko gizarte elkarteek lagunduta. Ilusioz beteriko gizarteratze prozesua hastear zegoen heriotza aurkitu duenean. Etxerik gabeko…

Deialdia “Beste Bi”

‘BesteBi’ plataformak ekitaldi bat antolatu du Santurtzin hildako etxegabe baten omenez   i ‘BesteBi’. 2015ko ekainaren 23a.- “Etxerik gabeko Pertsonen” alde eta etxebizitza duin baten alde lan egiten duten hogeiren bat elkarte eta erakunde biltzen dituen plataforma da ‘BesteBi”. Plataforma horrek deialdia egin die Gizarte Komunikabideei eta Bizkaiko herritarrei, Santurtzin hil den pertsona baten omenezko ekitaldian parte hartu dezaten.   Eguna: ETZI, OSTEGUNA, 2015.eko EKAINAk 25 Ordua: goizeko 11:00etan Lekua: SANTURTZI – Murrieta etorbidea, 6 (Udala eta Gorka Deuna parrokiaren artean).   OHARRA: Ekitaldian, ‘besteBi’ plataformak agiria irakurriko du. Hildako pertsonari eta etxegabeko pertsonei omenaldi xume bat eskainiko diegu. Ekintza baino lehenago ez dugu komunikabideekin hitz egingo.   ‘BesteBi’: ‘Ondorengo erakundeok (alfabeto ordenan) osatzen dute…

Frantzisko Aita Santuaren Entziklika

Ekologiaren inguruko Entziklika Atzo, Legortearen kontrako Munduko egunean, Frantzisko Aita Santuak ingurumenaren inguruan argitaratutako `Laudato Si´ deritxon Entziklikea aurkeztu da. Etxe bakarraren zainketa dago sei atal nagusitan banatzen dan testuaren oinarrian. Aita Santuak “txarto zaindutako eta indarrez jaubetutako” ingurumenaren inguruko hausnarketea egiten dau. Baina, dana ez dagoala galduta dino. http://www.bizkeliza.org/eu/barria/detalle/la-enciclica-sobre-ecologia-en-diez-frases/ Entziklika Laudato Si’ PDF

2014. urteko txostena aurkezpena

Euskadiko Caritasek aurkeztu dituzten 2014. urteko txostenek pobrezia eta bazterkeria egoera iraunkorra adierazten dute Euskadi, 2015eko ekainaren 3a.- Euskal Autonomia Erkidegoko hiru Caritasek, guztira, 47.348 pertsonari eman zieten arreta 2014an. Zifra hori aurreko urteetakoaren (2012 eta 2013) oso antzekoa da eta horrek berretsi egiten du gure argudioa: gure inguruan pobreziak bere horretan irauten duela, kronifikatu egiten dela. Izan ere, 2007 (krisiaren aurreko azken urte osoa) eta 2012 urteen artean Caritasek Euskadin arreta emandako pertsona kopurua %50ean igo da, eta ordutik egonkor mantentzen da. Pobrezia-tasa ez da jaisten eta, denborak pertsona horien egoera larriagotu baino ez du egiten. Gabezia sasoietarako zeuzkaten baliabideak agortuz doaz eta euren egoera ez doa hobera. Prentsa oharra hemen Aurkezpen dokumentoa (PPT)…