Gaztelania | Euskera

2. LARRIALDI-TXOSTENA NEPAL

BIGARREN LARRIALDI-TXOSTENA CÁRITAS NEPALEKIN BAT LARRIALDIA NEPALEN LURRIKARAK ERAGINDA Lurrikara batek Nepal astindu zuenetik aste bete baino gehiago igaro da eta egoera humanitarioa oso kezkagarria da. Kalte handiak eragin ditu herrialdeko 39 barrutitan, batez ere hauetan: Katmandu,Bhaktapur, Lalitpur, Raswa, Kavre, Dolakha, Gorkha, Ramechap, Nuwarkot, Sindupalchok, Dhading, Makawanpur eta Sindhuli. NEPALGO LARRIALDI-MAILA Nazio Batuek Laguntza Humanitarioari buruz 2015eko maiatzaren 4an emandako Txostenaren (OCHA, ingeleseko siglen arabera) arabera, 8 milioi kaltetu daude, 7.365 hildako, 500.000 pertsonatik gorak galdu dute etxea edo etxea hondatuta daukate eta 3,5 milioik janaria behar dute. Cáritas Internationalis erakundeak ohartarazi du milaka familiak behar dutela aldi baterako etxea, elikagaiak, berokiak, medikamentuak eta higiene artikuluak. Oraindik ere oso zaila da laguntza jaso eta banatzea,…

“Lanzadera ” izeneko proiektua

Cáritas Bizkaiak eta Marcelo Gangoiti Fundazioak bulego berria ireki dute zailtasunak dauzkaten eta enplegu bila dabiltzan pertsonei arreta eskaintzeko. Carlos Bargos Cáritas Bizkaia-ko zuzendaria, Juanma Seco Marcelo Gangoiti Fundazioko ordezkari nagusia eta Fernando Marcos apaiza, Gurutzetako La Paz parrokiako arduraduna, bildu ziren inaugurazioan. Aipaturiko parrokiaren lokaletan ireki da bulegoa. Cáritasetik adierazi genuenez, ” Lanzadera “  izeneko  proiektu honen bitartez, pertsonei zuzendutako laguntza integralaren alde egin nahi dugu, kontzeptuaren alderi guztiak kontuan izanik (familia, enplegua, etxebizitza, …)”. Bere aldetik, Marcelo Gangoiti Fundazioak, adierazi zuenez, Gehilan 2000 enpresaren bitartez “bulego honetan zailtasunak dauzkaten eta modu aktiboan lan bila dabiltzan pertsonei eskainiko zaie arreta, albait arinen lan-munduan txertatzen lagunduko dieten gizarte eta lan arloetako esku-hartze teknika eta metodologia…

BIHOTZEZ

Bihotzez 60

Cáritas Bizkaiaren “BIHOTZEZ” aldizkariaren 60. zenbakia irten berri da. Azken hilabeteetan jarduera ugari izan dira eta hori dela eta hainbat eduki mota hartzen ditu barne, baina 60. zenbaki hau bereziki zentratu da “ESKUBIDEAK+” kanpaina trilogian (EAE osoko 127 erakunde Gizarte Zerbitzuen eta DBEren alde); “BATU ETA BANATU-TODO EN COMÚN” (Elkartasunezko Elizbarrutiko Keinua) eta “ALKARBANATU: Duintasunerako bidea, ESKUBIDEAK (COMPARTIR se escribe con ‘D’ de DERECHOS)” (Elizbarrutiko Cáritas Bizkaia). Horiei eskaini die portada eta beste bederatzi orrialde, editoriala barne.   Aldizkariak hilabete hauetan izandako hainbat ekitaldi sozialen berri ere eman du, hala nola “FOESSA txostenaren bidez gizarte eta etxebizitza bazterkeriaren” inguruan egindakoa; sinestunen oinarrietatik Fiskalitatearen inguruan hartutako “Krisiaren aurreko Konpromiso Kristauak” izenekoa; “Berdintasunerako bidea, Eskubideak” lelopean martxoaren…