Gaztelania | Euskera

Cáritas NEPALekin

Apirilaren 25ean NEPAL astindu zuen lurrikararen tragediari erantzuna emateko, Espainiako Cáritasek larrialdietako dispositiboa martxan jarri du 3. mailako alertarekin, hau da, larrialdi mailarik altuena. Bilboko Elizbarrutiko Cáritasen larrialdietako taldeak bilera egin ondoren, larrialdi kasuetako jarduera-protokoloa aktibatzea erabaki dugu. Era berean, Espainiako Cáritasek gaur goizean argitaratutako prentsa-oharrarekin bat egin dugu eta gure aldetik kontu zenbakiak jarri ditugu beheko aldean (biak erantsi ditugu). Datozen egunetan informazio gehiago emango dugu herrialdearen egoerari buruz, Espainiako Cáritasek helarazten dizkigun txostenen bidez. NEPALeko lurrikaran kaltetutakoen alde otoitz egingo dugu eta aldez aurretik eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen laguntza eta otoitzengatik.  

Omenaldia Getxon

BESTE BI-REN ADIERAZPENA GETXOKO UDALERRIAN ETXERIK GABEKO PERTSONA BATEN HERIOTZAREN AURREAN Getxo, 2015eko apirilaren 27a.- Plaza honetan gaude Manuel Jesús heriotza gogoratzeko. 49 urteko portugaldar hori Arrigunagako hondartzan agertu zen hilik iragan apirilaren 13an, astelehena. Etxerik gabeko pertsonen etxebizitza-eskubideen aldeko Beste Bi plataformaren omenaldia da hau. Izan ere, apiril honetan gure zortzigarren urteurrena ospatzen dugu plataforma gisa. Manuel Jesús aldi batez Getxon etxerik gabeko pertsonentzat dauden baliabideetara etorri zen (Karitatearen Alaben jantokira eta bere hitzorduetara, zegokion gizarte langilearekin). Une batean, joateari utzi zion, eta ez zen haren berri gehiagorik egon. Lotura zuen San Nikolas Parrokiarekin,  eta, inguru horretan, ezagutu eta estimatzen zuten. Bestalde, iragan urrian, EAEko etxerik gabeko pertsonak zenbatu genituen Getxoko Udalarekin, EAEko beste…

“BesteBi” Komunikatua

“BesteBi” plataformak zortzigarren urteurrena bete du. Horrekin batera, Getxon hildako etxerik gabeko pertsona baten heriotzaren berri eman du atsekabez. Gizarte osoari eskatu nahi dio pertsona horiek duintzeko eta administrazioei horien gizarteratzearen aldeko apustu irmo bat egiteko. Bilbo, 2015eko apirilaren 23a.- “BesteBi” plataformak (Etxerik gabeko pertsonen etxebizitza-eskubideen alde Bizkaian lan egiten duena) bere zortzigarren urteurrena bete du, baina testuingurua bere sorrerakoa bezain tristea edo are tristeagoa da. Hemen bilduta gaudela egin nahi dugun lehenengo gauza zera da: azken urte honetan hildako etxerik gabeko pertsonak gogoan hartzea, bereziki, etxerik gabeko pertsonak izateaz gain, “aterperik gabekoak” ziren hiru horiek, eta 2015aren hasieran hil direnak: Enzo (50 urte) urtarrilean; Alex (26 urte) martxoan (biak kutxazain automatikoetan) eta orain dela…

Deialdia

Apirilaren 23, 24 eta 27an 11:00etan Bilbon, Barakaldon eta Algortan, hurrenez hurren, plataformaren 8. Urteurrenaren harira ‘BesteBi’ plataformak hiru ekitaldi antolatu ditu Bizkaiko etxegabeen alde eta Bizkaian hildako beste etxegabe baten omenez   ‘BesteBi’. Bilbo, 2015eko apirilaren 22a.- “BesteBi”, “Etxerik gabeko Pertsonen” alde lan egiten duten hogei bat elkarte eta erakunde biltzen dituen plataformak, deialdia egin die Komunikabideei –BERE ZORTZIGARREN URTEURRENA DELA ETA- eta bizkaitar guztiei, etxerik gabeko Bizkaiko pertsonen aldeko HIRU ekitaldi egiteko, duela egun batzuk Bizkaian hildako etxegabe bat omentzeko asmoz ere. Datak: OSTEGUNA, 2015eko APIRILAREN 23a – BILBO OSTIRALA, 2015eko APIRILAREN 24a -BARAKALDO ASTELEHENA, 2015eko APIRILAREN 27a – ALGORTA (Getxo)   Ordua: Hirurak izango dira goizeko 11:00etan   Lekua: O-23: BURTSA Auzo…

LAGUNTZA BIKOITZA

BIZKAIAN “Errenta Aitorpenean”, eman LAGUNTZA BIKOITZA: Markatu C laukitxoa 2014ko Errenta Aitorpenaren (PFEZ) kanpaina dela-eta, Cáritas Bizkaiak zergadunei gogorarazi nahi die “C” laukitxoa markatzearen garrantzia: C- ‘Eliza Katolikoaren sostengurako eta beste helburu batzuetarako laguntza ematea’. “C” laukitxoaren bidez, aldi berean eta kostu gehigarririk gabe, zure zerga-oinarriaren %0,7 Elizaren ekintzara bideratzen duzu eta beste %0,7 beste gizarte-helburu batzuetara. Horren bidez, Cáritasek eta beste erakunde batzuek beren gizarte-lana finantzatzeko fondoak jasotzen dituzte. Gogoan izan: “Errenta Aitorpenean” zure zergen %1,4ren xedea erabaki dezakezu (%0,7 Gizarte-helburuak + %0,7 Eliza Katolikoa), C laukitxoa markatuz. “FAQ”: Ohiko 6 galdera PFEZren bidezko zerga-esleipenaren inguruan (Bizkaian) 1. Egia al da “C” laukitxoa markatuz laguntza bikoiztu egiten dela? Bai. “C” laukitxoa markatuz %0,7a Eliza…

DBE – aren alde

KANPAINAREN AURKEZPENA DBE- aren alde ( Diru -sarrerak Bermatzeko Errenta )   Kanpaina hau sustatzen dugun erakundeok kezkatuta gaude gizarte-zaurgarritasuna, pobrezia eta gizarte-bazterkeria areagotu egin direlako Euskadin. Zehazki, pobrezia eta gizarte-bazterkeria pairatzeko arriskuan dauden pertsonak 2008an % 17,9 izatetik 2014an % 22,7 izatera igaro dira; 385.087 izatetik 489.447 izatera, hau da, 104.360 pertsona gehiago. 80ko hamarkadaren bukaeran, Euskadik gutxieneko errenten plan bat martxan jarri zuen, orduan pobreziaren kontra Borrokatzeko Plan Integrala zeritzona eta gaur egun Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) dena. Gutxieneko diru-sarrera horiekin, 65.000 familia inguruk (hau da, 118.000 pertsonak) gutxieneko duintasun-maila batekin bizitzeko aukera dute, eta aldi berean, Euskadin pobrezia-indizeak eta gizarte-bazterkeriarenak estatuko eta Europako batez bestekoak baino baxuagoak dira. Horregatik, eta DBEaren balioaz…

Euskadiko FOESSA

  Euskadiko FOESSA txostenaren esparruan, “Bizkaiko Elizako Gizarte Erakundeen Taldeak” honi buruzko jardunaldi bat antolatu du:   “Gizarte-bazterkeriaren aspektu sozial eta harreman arloaren azterketa eta erronkak”   EGITARAUA: 1.- Fernando Vidalen HITZALDIA (Comillaseko Unibertsitatea). 2.- MAHAI INGURUA eta eztabaida: • Imanol Zubero (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta • María Silvestre (Deustuko Unibertsitatea).   Eguna: asteartea, 2015eko apirilaren 21a Ordua: 18.30 h. Tokia: ‘ARRUPE ETXEA’-ko Ekitaldi Aretoa (Aita Lojendio kalea, 2) – BILBO.