Gaztelania | Euskera

Belaunaldi arteko topaketa

  Belaunaldi arteko topaketa zapatuan, Bilbon. Seirehun lagun inguru batu ziran ‘Abracadabran’ Joan dan zapatuz, martxoak 28, seirehun lagun inguruk parte hartu dau “Abracadabra. Solas eta Jolas! ¡Vamos a jugar!” dalakoaren 4. Ekitaldian. Caritaseko familia, ume eta nagusientzako programak; Ebanjelizazino eta Katekesirako eta Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzek, eta Ekintza Katoliku Orokorra mobimentuak antolatuta, Deustuko Unibersidadeko klaustroetan ospatu zan belaunaldi eta kultura arteko topaketa hau. ‘Abracadabra’ jardueran batu ziranek hainbat tailerretan parte hartzeko aukerea izan eben: Gineako Akong/Macala deritxanean, mobikorrentzako zorroak globoakaz, patxhworka orratz barik, taloa txokolateagaz, legoakaz programatuz, barrearen joga, fruten brotxetak eta betiko eta adin guztietarako jokoak, esate baterako, tortosols, iturria, igela…Jardunaldiaren azkenean, irribarretsu joan ziran danak etxerantz. Aurton, Deustuko unibersidadeko klaustroetan egin da…

Pobreziaren aurka

2015ean ere Cáritas Bizkaiak Bilboko Udalak sustatutako “pobreziaren aurkako borroka planean” parte hartuko du. Gizarte erakundeekin (hala nola Gurutze Gorria eta Elikagaien Bankua, kasu honetan) eta administrazio publikoekin pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren aurka borrokatzeko burutu ohi duen lankidetzaren barruan , Cáritas Bizkaiak 120.000 euro jasoko ditu 2015ean, Bilboko Udalaren eskutik. Diru hori bi arlotan erabiliko du elizbarrutiko erakundeak: Batetik, familiei laguntza ematea oinarrizko elikadura eta higiene produktuak lortzeko “txartelen” bidez (orain dela gutxi Eroski eta Laboral Kutxarekin egindako berriztatutako hitzarmenean izena emandakoak); bestalde, seme-alabak beren ardurapean dituzten eta bakarrik dauden emakumeei laguntzeko: – Cáritasen “Oinarrizko Erosketa Txartela” programa 100.000 eurorekin finantzatuta dago. Horrekin, erakunde horrek arreta ematen dien pertsonen elikadura eta bestelako oinarrizko beharrizanak estali nahi…

“BesteBi” omenaldia

“BesteBi” plataformak omenaldia egin dio Bilbon hil den etxerik gabeko pertsona bati “BesteBI”. Bilbon, 2015eko martxoaren26an.- Gaur, Bilboko “Elkarbizitzaren Plazan” elkartu gara  berriro, egoitza- bazterkeriaren kontrako eta etxerik gabekoen aldeko “ BesteBi” Plataformak deituta; bertan, gure azken omenaldia egin diogu Alexi. Bazterkeria egoera larrian zegoen Alex, joan den ostiralean Bilboko kutxazain automatiko batean zendu zen azken pertsona. Alex poloniar jatorriko 26 urteko gaztea zen. 2011 urtetik zegoen Bilbon, hemengo eragile desberdinekin harremanetan baina ez modu jarraituan, bizitza hobeago baten bila ibili zelako hainbat herrialdeetatik. Bilbora bueltatu baino lehen Frantzian zegoen mahats bilketa eta eraikuntza lanetan. Bere egoera hobetzeko asmoarekin bueltatu bazen ere hainbatetan jakinarazi izan zigun berriro ere Frantziara bueltatzeko asmoa zuela baina denbora ez…

Deialdia “BesteBi”

Ohiko lekuan: Bizikidetza Plazan (Uribitarte, Bilbo), BIHAR, martxoak 26, osteguna, 11:00etan. ‘BesteBi’ plataformak ekitaldi bat antolatu du Bizkaian hildako etxegabe baten omenez i ‘BesteBi’. Bilbo, 2015ko martxoaren 25a.-“Etxerik gabeko Pertsonen” alde eta etxebizitza duin baten alde lan egiten duten hogeiren bat elkarte eta erakunde biltzen dituen plataforma da ‘BesteBi”. Plataforma horrek deialdia egin die Gizarte Komunikabideei eta Bizkaiko herritarrei, Bizkaian hil den pertsona baten omenezko ekitaldian parte hartu dezaten.    Eguna: BIHAR, OSTEGUNA, 2015.eko MARTXOAk 26 Ordua: eguerdiko 11:00etan Lekua: Bizikidetza plazan, ‘Isozaki Dorreen’ artean (Bilboko Uribitarteko eskalinatan). OHARRA: Ekitaldian, ‘besteBi’ plataformak agiria irakurriko du. Hildako pertsonari eta etxegabeko pertsonei omenaldi xume bat eskainiko diegu. Ekintza baino lehenago ez dugu komunikabideekin hitz egingo.   ‘BesteBi’:…