Gaztelania | Euskera

Berritutako Hitzarmena

Cáritas Bizkaiak arreta ematen dien eta baliabide nahikorik ez duten familiei, zirkuitu “normalizatuetan” oinarrizko kontsumo produktuak eskaintzen jarraitzeko   CÁRITAS BIZKAIAK, EROSKIK ETA LABORAL KUTXAK “JANARI TXARTELAK” EMATEKO LANKIDETZA HITZARMENA 3. ALDIZ BERRITU DUTE   • Hiru erakundeek krisi sasoi honetan elkarlanarekin eta gizartearekin duten konpromisoa indartu dute berriz ere. Aliantza honekin duela lau urte luze martxan jarri zen “janari txartelen” proiektua berritu dute 2015erako. Horri esker asetzen dituzte Cáritas Bizkaiak laguntzen dituen pertsona eta familien beharrak .Janari txartelen bidez, pertsona horiek oinarrizko beharrizanak estaltzeko aukera dute, laguntza-prozesuaren barruan duintasuna mantendu eta aukeratzeko askatasuna emanez. • EROSKIK eta LABORAL KUTXAK elkartasun ekintza honetarako azpiegitura jartzen dute eta gainera diru-ekarpen osagarria egiten dute, CÁRITAS BIZKAIARENAZ gain….