Gaztelania | Euskera

‘BesteBi’ omenaldia

2013ko azarotik kalean izan den lehendabiziko heriotza Bizkaian   ‘BesteBi’ plataformak omenaldia egingo dio Bilbon hil den etxerik gabeko pertsona bati ‘BesteBi’. Bilbon, 2015eko urtarrilaren 29an.-Datorren ostiralean, urtarrilaren 29an, Bilboko “Elkarbizitzaren Plazan” elkartuko gara berriro, egoitza-bazterkeriaren kontrako eta etxerik gabekoen aldeko ‘BesteBi’ Plataformak deituta; bertan, gure azken omenaldia egingo diogu Enzori. Bazterkeria egoera larrian zegoen Enzo, joan den astelehenean Bilboko kutxazain automatiko batean zendu zen azken pertsona. Gutxi dakigu berari buruz: italiar jatorriko gizona zen, berrogeita hamar urte ingurukoa, eta 2000 urtetik zegoen Bilbon, baina ez modu jarraituan. Nahiz eta orain dela hilabete batzuk kaleko hezitzaile taldearekin harreman puntualak izan eta etxe batean zegoela adierazi, uste dugu azken aldian kalean bizi zela. Etxerik gabeko pertsona…

Eguzkilore Fundazioa

Zaurgarritasun egoeran dauden pertsona eta familien etxebizitza aukera sustatu eta bultzatzeko Cáritasek “Eguzkilore Fundazioa” aurkeztu du gaur, “Bizitza duinerako etxebizitza egokia” gaiari buruzko jardunaldian Bilbo, 2015eko urtarrilaren 16an.- Gaur ‘Eguzkilore Fundazioa’ aurkeztu da Deustuko Unibertsitateko IIBZan. Cáritas Bizkaiak sustatu du Eguzkilore Euskal Autonomia Erkidegoko hiru Cáritasen laguntzaz. Ekimen bateratuak karitatezko erakundeen etxebizitza sozialak kudeatzea du helburu, erakunde publiko zein pribatu ezberdinekin sinatutako hitzarmenen bitartez garatuta. Eguzkilore Fundazioak 2014 urtean hasi zuen bere lana, Bilboko Elizbarrutiko Cáritasek sustatuta. Fundazioaren helburu nagusia da gizarte zaurgarritasun egoera berezian dauden familiei etxebizitza duin eta egokia eskaintzea, gizarte inklusiorako prozesuekin aurrera egite aldera. Eliza Katolikoak, partikularrek eta zenbait erakunde publikok lagatako 80 etxebizitzako parke bat aktibatu da 2014 urtean. Etxebizitza…

Ongintzazko kontzertua

Ongintzazko kontzertua

Cáritas Bizkaiaren aldeko ongintzazko kontzertua eskainiko digu Doniene Abesbatzak Social Antzokian urtarrilak 18an eguerdiko 12:30tan. 2008 urtean, Leioako kontzerbatorioan sortutako talde entzutetsu honen zuzendaria Garbiñe Abendaño soprano basauritarra da. Taldeak Basaurin emango duen kontzertuan, euskal abesti tradizionalak jasoko dituen errepertorio zabala eskainiko du. Emanaldi horretan, Doniene Abesbatzarekin batera, Leioako Orkestra Gaztearen zuzendari artistikoa den Margarita Lorenzo de Reizabal musikagile eta pianista izango dugu. Kontzertuaren prezioa: 6 € Informazio gehiago: www.donieneabesbatza.hol.es

Bilboko errege opil solidarioa

Errege opila

“Bilboko Errege opil solidarioak” 3.000 errazio banatuko ditu, Urtarrilaren 5ean Plaza Berrian Caritas Bizkaia, Lapiko Catering eta Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkarteak errege opil erraldoi baten 3.000 zati banatuko dituzte urtarrilaren 5ean (astelehena), eguerdiko hamabietatik aurrera Plaza Barrira hurbildu eta Bizkaiko Cáritasen Haurtzaro Programarako 1 €uro ematen dutenen artean (1 €uro pertsonako). Café Iruña Catering-ek beste horrenbeste txokolate katilu eskainiko ditu, Kaiku-k (esnea) eta Baqué-k (kakaoa) egun horretarako bereziki emanda. Caritaseko boluntarioak arduratuko dira ekitaldia antolatzeaz, dohaintzak jasotzeaz eta opila eta txokolatea banatzeaz, produktuak amaitu arte. Bilbo, 2015ko urtarrilaren 2a.- Carlos Bargos Caritas Bizkaiako zuzendariak, Nekane Narbaiza Lapiko Catering-eko gerenteak, Alberto Gómez Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkarteko presidenteak eta Alicia Garmendiak (Iruña Catering) “Bilboko Errege Opila” aurkeztu…