Gaztelania | Euskera

Zurrumurruen aurka

Argi Ibili. No te encalles

Zurrumurruen aurkako “Argi Ibili – no te encalles” estrategiaren barruan Cáritas Bizkaiak kaleko ekintza bat burutuko du ostegun honetan Bilbon, etorkinen inguruko zurrumurru eta estereotipoen aurka Etorkinen Nazioarteko Egunarekin bat etorriz (abenduak 18), Cáritas Bizkaiak kalera irten nahi izan du hori ospatzeko eta kale ekintza publiko bat egiteko, zurrumurruen aurkako “Argi Ibili – no te encalles” estrategiaren bidez. Gure asmoa da ekintza horren bidez jakin-mina eta harridura sortzea, eta batez ere, bizi garen gizarteari eta denon artean eraiki nahi dugunari buruzko gogoeta eragitea. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 13. artikuluan zera dago ezarrita: Pertsona guztiok daukagu eskubidea askatasunez ibili eta Estatu bateko lurraldean bizilekua aukeratzeko. Pertsona guztiek daukate eskubidea edozein herrialdetatik irteteko, herrialde propiotik ere, eta…

‘ARGI IBILI! – NO TE enCALLES’

KALE-EKINTZAK Cáritasen ‘Kooperazio eta Migrazio Arloaren’ izenean, bi kale-ekintzatan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu. Abenduaren 16an eta 18an izango dira (Santurtzin eta Bilbon, hurrenez hurren) eta helburua Argi Ibili estrategia erakustea izango da. Argazkien bidez egingo dugu eta ziur gaude interesgarriak irudituko zaizkizuela: • Abenduaren 16an (asteartea) Santurtziko Gernika Plazan egongo gara (Las Viñas metro irteera). • Abenduaren 18an (osteguna) Bilboko Kale Nagusian 25, Foru Aldundiaren ondoan. Egun bietan ordutegia 16:00etatik 20:00etara bitartekoa izango da.   “ARGI IBILI! – NO TE enCALLES” estrategia orain dela bi urte inguru sortu zen, etorkinen inguruko estereotipo eta aurreiritziak bertan behera uzteko helburuarekin, herritarrak inplikatuz eta elkarbizitza eraikiz. Ildo horretan, uste dugu heldu dela urrats bat harago joateko unea…