Gaztelania | Euskera

BesteBi plataformako komunikatua

BesteBi

“Ostatu duin eta egoki baten alde. Inor ez etxerik gabe” ‘BesteBi’ plataformatik Bizkaiko etxerik gabeko pertsonen babeserako sistemen defentsarako deia luzatzen dugu. Etxerik gabeko pertsonen egunean ospatzen da kontzentrazio hau. Helburua da horiek ikustarazteko beharraz ohartaraztea, arreta duina eman beharraz jabetzea eta pobreziaren kausei (ez pertsona pobretuei) aurre egingo dieten politika sozialen eta etxebizitza sustatzeko politiken alde egitea. Proposamenak ikusteko, sakatu hemen Hasteko, albiste on bat eta gogorarazteko oharra: Iaztik ez da pertsona bat ere hil kaleetan. 2013ko azaroan irakurketa bera egin genuen egoeraz, eta uste dugu gizarteak harro egon behar duela pertsonak kalean hil daitezen saihesten jarraitzeaz. Espero dugu datozen urteetan berriro elkartu eta gauza bera esaten jarraitu ahal izango dugula. Aski da! Bukatu…

Stop! emakumeen aurkako indarkeriari

Azaroaren 25ean gogoratzen da eguna Karidade eta Zuzentasunerako Bilboko Eleizbarrutiko Ordezkaritzak agiria kaleratu dau gaur gogoratu dan emakumeen aurkako indarkeria salatzeko egunerako. Idazki honetan, egoera salatzeaz eta egoereari buruzko datu batzuk eskaintzeaz batera, tratu txarrak jasaten dabezan emakumezkoen aldeko otoitza aurkezten dabe. Agirian Ban Ki-Moon NBEko Idazkari Nagusiaren hausnarketa jasoten da. Emakumeen aurkako indarkeriak “zuzenean gizakiengan eragina izateaz batera, guztion gizatasuna kaltetu egiten dau”. Aurton, berrogeta hiru izan dira hildakoak, tartean, Andina R.P., 35urtekoa eta seme-alaba biren ama, Mungian. “Indarkeria matxista deuseztatzeko, ezinbestekoa da gure pentsamoldea aldatzea”, azaltzen da agirian. Esku Elkartuak Emakumezkoen aurkako indarkeria hainbat eratan gauzatzen da: eraso fisikoa, sexuala, psikologikoa eta ekonomikoa izan daiteke. Indarkeria ez jagoko kultura, lurralde edo herrialde jakin…

Pobreziaren kontrako udal-plana

BILBOKO UDALAK 150.000 EUROTAN HANDITU DU POBREZIAREN AURKA BORROKATZEKO UDAL PLANA Pobreziaren aurkako 2014ko Plana 780.000 eurokoa da, hasieran aurreikusitakoa baino %23,8 gehiago. Udalak gaur hitzarmen bana sinatu du Caritas eta Gurutze/Ilargi Gorria erakundeekin esleitu beharreko azken zatia desblokeatzeko (45.000 euro). Diru-kopuru hori elikadura eta higiene pertsonaleko oinarrizko beharrizanak atenditzera bideratuko da. Pobrezia Borrokatzeko Planaren eta Udal Laguntza Berezien artean, Udalak 2014an, guztira, 1.352.650 euro banatu ditu udal laguntza sozialetan (hasierako aurrekontuan ipinitakoa baino %31,26 gehiago) Bilbon, 2014ko azaroaren 19an. Bilboko Udalak Gizarte Gaietako Sailaren bitartez, 150.000 eurotan handitu du Pobrezia Borrokatzeko 2014ko Udala Plana. Horrekin, hirugarren edizioko gastu osoa 780.000 eurokoa izango da, hau da, hasieran aurreikusitakoa baino %23,8 gehiago. Hirugarren urtez, Bilboko Udala…

Foro Emakunde

Aurten ere, Cáritas Bizkaiak Emakundek sustatutako Berdintasun Foroan parte hartu du. Foro honen XI. edizioa da aurtengoa eta hauxe da leloa: “Berdintasunarekin aurrera goaz. Eman pausoa”. Cáritasek ere beste pauso bat eman nahi du Berdintasunaren aldeko konpromisoan eta indarkeriaren aurkako borrokan. Horretarako, jarduera batzuk antolatu ditu proiektu honen barruan: “ALDE ETA KITTO / PUNTO… Y APARTE”. Horiek burutzeko material batzuk landu dira Foroaren autobusean, leku batzuetan. Gainera, gai horren inguruko erakusketa ibiltaria ikusi ahal izango dugu. Kontuan izanda gehienez ere 20 pertsona sartzen direla, ordu erdiro egingo dira bisitak. Zure presentziaren bidez, Cáritasek gizarte inklusibo, bidezko eta gizatiarragoa eraikitzen laguntzera gonbidatu nahi zaitu. Mila esker! Jaso ezazu agur bero bat   AUTOBUSa: ERANDIO — Lunes…

DSBE-ren inguruan

DSBE-REN INGURUAN SORTUTAKO EZTABAIDAREN AURREAN Elizako gizarte-entitateen taldea (Bizkaia):   Ebanjeliotik jasotako inspirazioak pertsona guztientzat den gizarte bat bilatzen duelako, beharrizan gehien dituzten pertsonetatik hasita, Jainkoaren Hitzak dioenez. Gure entitateek etengabe esaten dutelako pertsonekin eta pertsonentzat lan egin behar dela. Pertsona aktiboak eta euren bizitzen protagonistak direnak, gizarte bidezkoago, libreago, solidarioago eta anaikorragoan. Gure ahaleginen lehen helburua ahultasun egoeretan eragitea delako, pertsonen, familien eta kolektiboen duintasuna bilatzeko asmoz. Ezberdinen artean eta aniztasunetik eraikitzen den gizarte baten aldeko apustua egiten dugulako, Euskadi errealitate misto bat izango dela jakinez, oraindik ez bada, plurala, mestizoa, bere dimentsio guztietan. Apustu egin dugun gizartearen eraikuntzan gizarte zibilak eta Administrazio publikoek bete behar dituzten paper desberdinak eta osagarriak aitortzen ditugulako. Gure…

FOESSA Txostena

FOESSA txostena

Bazterkeria eta garapen sozialari buruzko Euskadiko FOESSA txostenaren aurkezpena Cáritas Euskadik gaur aurkeztutako erkidego mailako “FOESSA Txostenaren” arabera, Euskaldunen %45,3 babesgabetasun egoeran dago Txosten horren beraren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren %16,6 bazterkeria egoeran dago. Cáritas Euskadik jendaurrean aurkeztu du gaur FOESSA Fundazioak landutako txostena, “Euskadiko bazterkeria eta garapen sozialari” buruzkoa. 2013an Integrazio eta Beharrizan sozialei buruzko Inkestetan jasotako emaitzetan oinarritu dira batez ere. FOESSA gizarte-ikerketa eta soziologia aplikatuko ikerketak sustatzen dituen fundazioa da. Aurten 50 urte bete ditu eta Estatu mailako bazterkeria eta garapen sozialari buruzko VII. Txostena aurkeztu du. Era berean, Cáritas Euskadik hala eskatuta, FOESSA Fundazioak Euskadiko egoerarako lehenengo txosten bereizi eta espezifikoa egin du. Txosten horretan gizarte-bazterkeria aztertu da, bazterkeria mota…