Gaztelania | Euskera

Bilatu zeure burua Nagusin

Nagusiak

Seirehun lagun inguruk hurreratu zan joan dan asteburuan Bilboko Eleizbarrutiak nagusiei eskainitako azokan jarri eban standera. Askok eta askok, Ebanjelioaren pozaren haritik, argazki dibertigarriak atereaz eta panelean mezuak idatziz parte hartu eban ekimenean. ‘Vida Ascendente – Bizian Gora’ mobimentuan dagozan taldeak, Caritaseko nagusientzako programa eta Eleizbarrutiko kideak eten barik egon dira azokan Eleizbarrutiarentzat atondutako lekuan. Antolatzaileak pozik dagoz, alde batetik jente asko hurreratu dalako standera eta, bestetik, hurreratu izan diranek gogotsu parte hartu dabelako aurton eskainitako barritasunean. “Belaunaldi desbardinetako personak mozorrotu egin dira eta euren mezua itzi deuskue”, dinoe. Holan, “Somos + Batera” goiburua oinarritzat hartuta, honako esaldiak osatu dabez: “zoriontsuago, alaiago, solidarioago, begirunetsuago… gara”. Argazkiak jaisteko klikatu hemen.

Foessa txostenaren aurkezpena

Foessa txostena

Bazterkeria eta garapen sozialari buruzko Euskadiko Foessa txostenaren aurkezpena BILBO • Osteguna, azaroaren 6a • 18:00etan Deustuko Unibertsitatea – “Pedro de Icaza y Aguirre” Auditorium-a, ‘La Comercial’. HIZKUNTZA: gaztelaniaz. EGITARAUA: 18:00 Harrera eta aurkezpena – Carlos Bargos (Caritas Euskadi-ko Presidentea) 18:10 BAZTERKERIA ETA GARAPEN SOZIALARI BURUZKO VII. TXOSTENAREN EMAITZA NAGUSIAK: ESTATU ETA AUTONOMIA ERKIDEGO MAILAN – Kiko Lorenzo (FOESSA Fundazioko eta Espainiako Caritas-eko Ikerketa Taldeko Koordinatzailea) 18:45 ZEIN GIZARTE IRTENGO DA KRISI HONETATIK? KRISITIK IRTETEKO ZEIN BIDE BULTZATUKO DU GIZARTE HONEK? – María Silvestre (Deustuko Unibertsitatea) + Imanol Zubero (Euskal Herriko Unibertsitatea) 19:40 Galderak eta solasaldia LEKUA MUGATUA DA à ALDEZ AURRETIK IZENA EMAN BEHAR DA HEMEN: Izen-ematea

Ez lapurtu gure energia

Ez lapurtu gure energia

Aurten ere urriaren 17an, Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Egunean, hainbat kolektibo sozial elkartuko gara egun hori salaketa eta aldarrikapenerako jardunaldia izan dadin. NBEk emandako datuen arabera, munduko 1.200 milioi pertsona egunean 1,25 dolar edo gutxiagorekin bizi dira, eta garapen bidean dauden 91 herrialdetako ia 1.500 milioi lagun pobreziaren mugan daude. Europan biztanleriaren %23,4 bazterkeria arriskuan dago, Estatuan biztanleriaren %27 eta Euskadin %19,9 (5etik 1 alegia). Egoera bereziki kezkagarria da emakumeentzat, kontuan izan behar baita bazterkeria egoeran bizi diren pertsonen %82 direla. Aipatu behar ditugu baita ere beste kolektibo kaltebera batzuk, hala nola haurrak eta etorkinak. Aurten pobrezia energetikoan zentratuko gara, pobrezia energetiko bezala ulertuz etxeek oinarrizko premietarako (elikadura, higienea, berogailua…) gutxieneko energia zerbitzuak eskuratzeko duten ezintasuna….