Gaztelania | Euskera

Cáritas Euskadik – Komunikatua

Pertsonen babes eta sustapenean: ATZERA PAUSURIK EZ!   Ziurgabetasun sozioekonomikoak eta etorkizunaren gaineko segurtasun faltak markatutako une honetan, hiritarrei zail zaie egoeraren analisi lasaia egitea eta etorkizunari ilusio eta esperantzaz begiratzea. Are zailago kontraesanez betetako datuek, albiste interesatuek, iritziek, eztabaidek eta abarrek gainezka egiten duten honetan. Horiek guztiek desadostasuna, kezka transmititzen digute eta, gainera, “salba dadila ahal duena” jarrera hartzeko tentazioa erakartzen dute eta bazterkinaren kultura ez-solidarioa sustatu. Krisia bukatu egin dela adierazten diote makroekonomiaren datuek gure kolektiboari; hala eta guztiz ere, Caritasen azpimarratu nahi dugu krisiaren eragin larrienak ez direla desagertu egoera ahuleko pertsonen egunerokotasunetik. Are gehiago, egungo egoerak gizarte ezberdinago eta prekarioagoa agertzen du, atzeraldiaren aurretiko egoerari biktima berriak gehitu dizkiona, eskubide sozial…

Hitzarmen berria

Bilboko Itxasadarra Itxas Museoak eta Caritas Bizkaiak beren lehen lankidetza hitzarmena sinatu dute. Bilbo, 2014ko irailaren 10a.- “Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak” eta “Caritas Bizkaiak” gaur sinatu dute beren lehen “Lankidetza Hitzarmena” gizarte-karitatezko erakundearen egoitzan, Bilbon. Horri esker, Itsas Museoak konpromisoa hartzen du Caritasek artatutako pertsonak dohainik sartzeko talde antolatuen bidez, behin bisita hitzartuta eta erakundeko pertsonen laguntzarekin. Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa izen bereko Fundazioaren lanaren ondorioa da. 1996an sortu zen, itsasoari eta, zehatzago, Bilboko Itsasadarrari lotutako pertsonen eta enpresen ekimenez- Fundazioaren eta Museoaren helburuen artean daude Itsasadarreko, Bilboko Portuko eta Bizkaiko Lurralde Historikoko itsas jarduerak metatutako kultura-ondarearen ikerkuntza, kontserbazioa eta zabalkundea. Bizkaiko Elizbarrutiko Elizaren gizarte-karitatezko erakundea da Caritas, eta ia 60 urte daramatza gure gizarteko…

Caritaseko haurtzaro programako argazki -erakusketa

CARITAS BIZKAIAren HAURTZARO programak bere errealitatea erakutsiko du Yohn Jauregian (Burtsa Eraikinean).   Caritas Bizkaiaren haurtzaro programaren zentroetako umeek egin dute argazki-erakusketa, eta gaur heldu da Burtsa Auzo Etxera (Bilbo). Helburua da elizbarrutiko erakundeak egiten duen lana jendarteratzea bere protagonisten ikuspegiaren bitartez. Duela urtebete inauguratu zen Bilboko Itsas Museoan. Apirilean, Gurutzetan izan zen, eta, Trapagaran eta Errekalde bisitatu ostean, gaur helduko da Bilboko Alde Zaharreko “Burtsa” Auzo Etxera. Bertan, irailaren 15era arte bisitatu ahal izango duzue. Ondoren, Begoñako Auzo Etxean (irailaren 16tik 30era) eta Basurtukoan (urriaren 16tik 31ra) jarriko da.