Gaztelania | Euskera

Justiziaren alde lanean

Justiziaren alde

Giza Eskubideak dira pertsona guztientzako gizarte duin bat lortzeko abiapuntua. Ideia hori oinarri hartuta sortuko ditu Cáritas Bizkaiak 2014-2015 ekitaldirako lau kanpainak. DUINTASUNerako bidea, ESKUBIDEAK! IKUSI: Azken urteotan pobrezia, gizarte-bazterkeria, desberdintasun eta langabezia tasak hazi krisi ekonomiko baten ondorioz, baina horrek balioen krisia ere ekarri du. Horren ondotik, mahai gainean jarri da planteamendu hau: pertsonon duintasunak berezko dituela giza eskubideak. Horrela izanik, enplegu duina, etxebizitza, osasun-zerbitzuak, hezkuntza, bizi-maila egokia eta bizirauteko baliabideak, doako laguntza juridikoa, elkartzeko eskubidea eta bestelako eskubide batzuk zalantzan jartzen dira, nazioarteko eta nazio mailako legeetan aitortuta egon arren. Gainera, eskubide horiek gauzatzen dituztenen eta ez dituztenen arteko desberdintasuna egoteak gizarte bidezko eta kohesionatua eraikitzeko zailtasun handiak jartzen ditu. EPAITU: “Zoriontasunak” (Mt…

‘Bihotzez’ aldizkaria Irailean

Bihotzez aldizkaria

Cáritas Bizkaiaren “Bihotzez” aldizkariaren zenbaki berria argitaratu da. Cáritas Bizkaiaren “Bihotzez” aldizkariaren 58. zenbakia editatu berri dugu. Hainbat nobedade daude oraingoan, bai eduki aldetik baita teknikoki ere. Edukiei dagokienez, “Karitate Egunari” buruzko informazio zabala eman dugu. Santutxuko Berrio-Otxoa ikastetxean ospatu zen ekainaren amaieran. Gainera, bezperan aurkeztutako 2013ko memoriaren oinarrizko edukiaren berri ere eman da. Memoria bera aldizkariarekin batera bidaliko dugu irailaren hasieran. http://www.caritasbi.org/cas/varios/informes/memorias/informe-txostena2013.pdf Cáritasek “ekaIN” sarean izandako presentziaren berri emango du bertako presidente Manu Morenok; bestalde, Enplegu arloko nobedadeak ere aurkeztuko dira, hala nola “AlkarLANda” proiektua; eta Durangoko “Etxepel”, etxerik gabeko pertsonentzako zentro berria. Aldizkaria osatzeko Cáritas Bizkaiaren arlo desberdinetan burututako jardueren eta ekintzen berri eman dugu, bereziki Familia eta Haurtzaro arloari eta II. Bikariotzari…

‘FIARE Banca Etica’

 “Espainiako lurraldean Fiare Banka Etikoaren sukurtsal bat zabaltzeko bidean, egun hauetan pausu handi bat lortu dugu” Espainiako lurraldean Fiare Banka Etikoaren sukurtsal bat zabaltzeko bidean, egun hauetan pausu handi bat lortu dugu. Espainiako Bankuak ofizialki eman du finantza-erakunde erregistroko inskripzioa 1550 zenbakiaz.   Sukurtsalaren irekitze hau 10 urtean zehar Fiarek egindako lanaren emaitza da. Fiare, 2004. urtetik aurrera, erreferentzi puntu bat izan da milaka pertsona eta erakundeen banka demokratiko eta garbi baten aldeko mugimenduan. Egungo 5.000 bazkideei esker Europa mailan finantza-erakunde etiko eta kooperatibo bat sortzeko ametsa lortu da. Esan beharra, aurtengo irailaren amaierako Bilbon hasiko dela gure finantza etikozko proiektuaren etapa berri bat. Etapa berri hau eta Espainiako lurralde osoan bazkide eta bezeroei zerbitzua…

Bilbok etxebizitzak laga dizkio Eguzkilore Fundazioari

Bilboko Elizbarrutiko Caritasek bultzatutako fundazioak, zaurgarritasun edo gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonei eta familiei bideratuko dizkie etxebizitzak Sinatutako akordioak auzoaren biziberritzea bultzatzen du, auzoan sustraitutako pertsonen diskriminazio positiboaren bitartez. Bilbon, 2014ko uztailaren 23an. BIlboko Udal Etxebizitzak Erakundeak elkarlanerako akordioa sinatu du Eguzkilore Fundazioarekin, Otxarkoaga auzoan duen higiezinen parkeko bost etxebizitza alokairuan lagatzeko. Bilboko Udaleko Hirigintza Zinegotzi eta Udal Etxebizitzak Erakundeko Presidenteak eta Eguzkilore Fundazioko Presidenteak gaur sinatu duten akordioaren xedea, Fundazioak eskaintzen dituen bizileku baliabideen erabiltzaileei etxebizitza eskaintzea da. Akordio horren bitartez, auzo horretako bost etxebizitza alokairu erregimenean lagako dira, arauzko errenta, betebehar eta eskubide zehaztapen baldintzekin, bazterketa arriskuan dauden pertsonen gizarteratzea bultzatzeko. Eguzkilore Fundazioak laneko laguntasuna eta gizarte hezkuntza eskainiko ditu, eta akordioak 3…

Pregoia – Barakaldo 2014

Berri on bat aldarrikatu, “pregonatu” nahi dugu gaurkoan. Alaitasun eguna da gaurkoa, jai eguna. Une honetatik aurrera, ospatu, gozatu eta irribarre egiteko baimena daukagu. Argiaz eta jolasaz, musikaz eta beroaz mugarik gabe gozatzeko baimena daukagu. Begira diezaiegun pertsonei begietara eta estutu ditzagun eskuak irmotasunez. Besarka gaitezen maitasunez eta eman diezazkiogun eskerrak bizitzari. Eta, bereziki, izan ditzagun kontuan ahulenak, pertsonarik zaurgarrienak, bakarrik daudenak… Jaira hurbilaraztea behar izaten dute askok, mahaiaren inguruan lekutxo bat egitea. Barakaldoko jai hauek izan daitezela, bada, gizarteratze, inklusio eta errespetu jaiak. Pertsona guztientzako jaiak: nagusi eta txikiontzako, gazte eta hain gazte ez direnentzako jaiak… Jaiotan, zoriontsu non izan nahi duzun izan dadila garrantzitsuena, azalaren kolorea edo jaioterriari erreparatu gabe. Gaur, hemen, guztiok…

Kanpainako datak

Kanpainako datak

2014-15 KURTSOA. CÁRITAS BIZKAIAKO KANPAINEN DATAK Domingo 28 de septiembre de 2014 Domingo 21 de diciembre de 2014: ‘GABONAK – NAVIDAD’ (4º y último de adviento) Domingo 19 de abril de 2015 (3er domingo de Pascua) Domingo 7 de junio de 2015 àCORPUS CHRISTI: ‘Karidade Eguna – Día de la Caridad’ Irailean, Caritasena izango da lehenengoa Datorren ekiturteko jardunaldien egutegia Iraileko azken domekan, 28an, formatu desbardinagaz hasiko dan 2014-2015 ekiturterako aurreikusitako eleizbarrutiko jardunaldien artean lehenengoa ospatuko da. Kurtso honen hasieran, beraz, berbaldiak, eztabaiak eta jarduera desberdinak ospatuko dira irailaren 30etan eta urriaren 1ean eta honeek burutzeko, ospakizuna izango da katedralean urriaren 2an. Urriaren 19an ospatuko da DOMUND eguna; azaroaren 9an, Gizakia Helbururi eskainitako jardunaldia eta…