Gaztelania | Euskera

Etxepel, etxerik gabeko pertsonentzako

“Jesusen Mirabeak” komentu zaharrean kokatuta Cáritasek “ETXEPEL” ‘etxerik gabeko pertsonentzako’ zentroa inauguratu du gaur Durangon %100ean funtzionatzen hasten denean hiru proiektu osagarri izango ditu: Eguneko zentroa, pentsio soziala eta autonomia etxebizitzak. Guztira 40 pertsonatik gora hartu ahal izango ditu. Momentuz, finantzaketaz hauek arduratuko dira: Cáritas Bizkaia, Tabira-Durango parrokiako komunitatea eta partikular eta erakunde pribatuak. Cáritasek gaur inauguratu du, 2014ko ekainaren 26an, “ETXEPEL” proiektu berria. Duela hiru urte baino gehiago sortu zen proiektua, bazterkeria egoeran eta zehatzago “etxegabetasun” egoeran zeuden pertsonek udalerri eta eskualde mailan zuten egoera ikusita. Helburua egoera horri erantzun integral bat ematea da. Cáritas Tabiran azterketa lanari ekin zitzaion urtarrilean, eta ekimen honen beharra dagoela ondorioztatu da. Erakunde publiko eta pribatuekin eta gizarte…

2013ko Txostenaren aurkezpena

2013ko txostena

Cáritasek gizarte osoari dei egin nahi dio “Itxaropen, justizia eta elkartasun bideak irekitzeko” “Itxarobideak ireki – Construyendo espacios de esperanza” lelopean, Cáritasek “Karitate Eguna” ospatuko du, Elizak -urtero bezala- Corpus Christi egunaren barruan deitzen duen ekitaldia. Kanpaina hori baliatuz, Euskadiko hiru Cáritasek 2013ko esku-hartzearen datuak aurkeztuko dituzte. Horien artean, hauek nabarmendu behar dira: alde batetik, langabezia eta prekarietatearen ondorioz familia gehiago daudela pobrezia egoeran; bestetik, egoera horiek denboran gero eta gehiago luzatzen direla; eta hirugarrenik, kanpoko eta bertako pertsona kopuruak ia berdinduta daudela. Cáritasen 2013ko hiru memorietan nabarmendu da pobrezia, langabezia eta prekarietate egoerak bereziki eragiten dietela seme-alabak dituzten familiei, eta horien barruan, seme-alabak haien kargura dituzten eta bakarrik dauden emakumeei. Era berean, familia horien…

Tiritek ez dute pobrezia sendatzen

Tiritek ez dute pobrezia sendatzen

Maiz pobreziaren eta desberdintasunen ondorioak leuntzen saiatzen gara erantzuleak bilatu gabe. Ezin dugu pobreza deuseztatu honen sorburuak eta errudunak alde batera uzten baditugu. Pobrezia eta desberdintasunak sistema kapitalista eta patriarkalaren beharrezko ondorioak dira. Horren arduradunak badaude. Badira alternatibak. Zein da zein jakin nahi duzu? Nazioarteko lankidetzan diharduten 84 erakundez osatutako Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak `Zein da zein?´ sentsibilizazio kanpainari jarraipena emanez honen bigarren bideoa kaleratu du. Honen helburua da hiritarrei azaltzea garapen eredu neoliberal eta patriarkal honen ondorio lokal eta global garrantzitsuenak, erantzule nagusiak identifikatzea eta alternatiba batzuk proposatzea denontzako gizarte solidario eta justuago bat eraiki dezagun. www.iniciativaquienesquien.org Hedatu, partekatu, komentatu sare sozialetan! #IniciativaQuienEsQuien Tiritek ez dute pobrezia sendatzen from Coordinadora de ONGD de Euskadi on…