Gaztelania | Euskera

Behin-behinekotasunaz

Darío Mollá

Dario Mollák behin-behinekotasunaz jardun eban “Batez be, eskubideak murriztu dira” Dario Mollá jesuita eta -berak bere burua definitu eban lez- “bizitzaren ikastunak” ‘espiritualtasuna lanean’ garai ezegonkorretan gaiaren inguruan hitz egin eban, datorren maiatzaren 23an ospatuko dan Eleizbarrutiko Alkartasun Zeinuaren inguruan antolatu diran ekitaldien barruan. Hizlariak, behin-behinekotasuna eta langabezia hedatuta dagozan egoera honetan, azken urteetan lan eta gizarte arloan lortutako eskubideak “mailaz maila eta eten barik” galtzen dihardugula esan eban. Dario Mollák, bere hausnarketan, gaur egungo egoeraren ondorenak zuzen-zuzenean jasaten dabezan eta gizarte porrota “esparru pertsonalera be zabaldu dalako” porrot egin dabela sentitzen daben personen lekukotasun batzuk be aurkeztu ebazan. Testuinguru honetan, nagusi diran diskurtsoak gainditzearen aldeko agertu zan, esate baterako: behin-behineko lana porrotzat jotea edo…

Jakinarazpena BesteBi

‘Beste Bi’ plataformak Bizkaian etxerik gabeko pertsona askoren egoera gero eta estuagoa dela ohartarazi nahi du   Elkarretaratze honek etxerik gabekoen duintasuna aldarrikatu nahi du, eta egoitza baliabideak urte osoan zabalik egon daitezela, ez bakarrik neguan.    Hasteko, berri on bat:     Etxerik gabeko pertsonak ikusaraztea da lehenengo urratsa Etxerik gabeko pertsonak ikusezin bihurtu dira.Etxerik gabekoentzat gizarte bidezkoago eta solidarioago baten alde lan egin beharra dago, zerbitzu eta prestazioak -berez urriak- murriztearen aurkakoa, eta aldi berean, indarreko araudiaren urraketa salatzen duena.   Neguko baliabideak ixtearen aurka, bi balorazio egin nahi ditugu: ·        Bat baikorra: Aurten, Bilbon, neguko baliabidea ez da itxiko, nola jarraituko duen oraindik argitu ez badute ere. ·        Hausnartzeko bigarren elementua eta…

Kanpaina berria

Lana

Bere kanpainan “LAN DUINA, JUSTIZIAREN MUINA” Caritas Bizkaiak enplegu duin eta integratzailearen alde egiten du, guztion onerako ekonomia baten eragile gisa. Bilbo, 2014ko apirilaren 4a.- Caritasek ENPLEGUAren aldeko Kanpaina berria aurkeztuko du asteburu honetan Bizkaiko parrokia guztietan. Goiburua hauxe izango da: “LAN DUINA, JUSTIZIAREN MUINA, EGOKI BIZITZEKO ADINA”, eta argi dugu POSIBLEA DELA. Ez da Caritasen beste kanpaina bat. Atentzioa emateko da, aldi berean salatu eta proposatzeko, eta enpleguaren duintasunean sakondu nahi du, alegia, duintasuna dakarren enplegu batean. Bizkaiko kristau komunitateak gizarteari erakutsi nahi dio gauzak beste modu batean egin daitezkeela, harremanetarako beste era bat planteatu. Francisco Aita Santuak berak hauxe dio: “lan askean, sortzailean, parte-hartzaile eta solidarioan, gizakiak bizitzako duintasuna adierazi eta areagotzen du”…

Mahai-ingurua

Apirilaren 29an, arratsaldeko 18:30ean, Bilboko Arrupe Etxean lan duinari buruzko mahai-ingurua ospatuko da. Bertoko partehartzaileak Guillermo Dorronsoro, Deustuko Unibertsitatetik, Isabel Fernández, aholkularia, trebatzailea eta coach-a, eta Javier Mariño, “Koopera” Gizarte Sareko gerenteak izango dira. Zatoz eta parte hartu!

Beharrak asetzeari buruz

Necesidades básicas

Ikasturte honetan, Bilboko Elizbarrutiko Caritas hausnarketa sakona egiten ari da ‘oinarrizko beharrak’ asetzeari buruz eta nola artatu hiru fasetan (ikusi, epaitu eta jardun). Hainbat dokumenturekin abiapuntu gisa egungo egoera landu da (“ikusi”), eta duela egun batzuk, mahai-ingurua egin zen. Bertan, Paco Cristobal (Espainiako Caritaseko Azterketa Saila), Belén Rodero (Bilboko Elizbarrutiko Karitate eta Justiziaren Ordezkaritza) eta Imanol Zubero (EHUko Soziologoa eta Irakaslea) hizlariek gako desberdinetatik beren hausnarketak partekatu zituzten gai honen inguruan, “epaitu” moduan. Jarraian, “ikusi” faseko materialak dituzue, baita “epaitu” faseko audioak eta bideoak ere. Bideoa: http://youtu.be/bxXYgOHWjsU Audioak (3 lotura 3 hitzaldietara): PACO CRISTÓBAL Audioa Testua: Interpretando la realidad. Marcas de referencia en Cáritas BELÉN RODERO Audioa Testua: Juzgar. Interpretando la realidad desde la DSI…