Gaztelania | Euskera

Iñaki Azkunaren omenez

Caritas Bizkaiaren doluminak Iñaki Azkuna Bilboko Alkatearen heriotzagatik: Caritas Bizkaiak asko sentitzen du Bilboko Alkate Iñaki Azkunaren heriotza. Haren agintaldian bi erakundeen arteko lankidetza oso handia eta emankorra izan da, gizarte-bazterkeriaren aurka egiteko eta zailtasunetan daudenei laguntzeko. Halaber, Iñaki Azkunak Caritasekin eta horren boluntariotzarekin izan duen hurbiltasuna eskertzen dugu. Esaterako, iragan urtarrilaren 5eko “Errege-opil solidarioan” –beste urte batez- egon zen. Egun horretakoa da erantsitako argazkia, Gotzainarekin (Mario Iceta Mons.) eta Caritaseko Zuzendariarekin (Carlos Basgos), besteak beste. Caritas Bizkaiak haren arimaren aldeko otoitza eskatzen du. GOIAN BEGO.  

Hitzarmen berria sinatzea

Caritas Bizkaiak arreta ematen dien eta baliabide nahikorik ez duten familiei, zirkuitu “normalizatuetan” oinarrizko kontsumo produktuak eskaintzea da helburua Cáritas Bizkaiak, Eroskik eta Laboral Kutxak “janari txartelak” emateko lankidetza hitzarmena berritu dute Hiru erakundeek krisi sasoi honetan elkarlanarekin eta gizartearekin duten konpromisoa indartu dute. Aliantza honen bidez, duela lau urte martxan jarri zen “janari txartelen” proiektua berritu dute. Horri esker asetzen dituzte Caritas Bizkaiak laguntzen dituen pertsona eta familien beharrak . EROSKIk eta LABORAL KUTXAk elkartasun ekintza honetarako azpiegitura jartzen dute eta, horrez gain, Caritas Bizkaiari diru-ekarpena egiten diote. CARITAS BIZKAIAk, bere aldetik, harreran bere “gizarte-ekintza eredua”ri jarraiki artatzen dituen familien artean banatuko du. Baliabide hori, egoerarik zailenetan dauden familientzako ohiko oinarrizko beharrak asetzeko laguntzei…