Gaztelania | Euskera

Krisiaren biktimak

GOI-BILERA EKONOMIKOA: Entzun krisiaren biktimei! Bilboko Eleizbarrutiko Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritza, Misioak eta Bilboko Elizbarrutiko Caritasen agiria Martxoaren 3an ospatuko da Bilboko Guggenheim Museoan Espainia Foro Globala 2014: egonkortasunetik hazkundera dalakoa Espainiako Gobernuak antolatuta eta bertan batuko dira politika nazional eta internazionaleko eta enpresa-munduko persona ospetsuak. AON, BBVA, COFIDES eta DEUTSCHE BANK erakundeek babesten daben topaketa honetan 2014ko Europako eta munduko ekonomiaren giltzen inguruan eztabaidan jardungo dabe. Partaideen artean, faltan botaten doguz gure herrialdeko hainbeste eta hainbeste langabeturen, desjaubetutako familiaren, behin-behineko lana daukien gazte eta emakumezkoen, pobretasunaren marra gainditu daben familien ahotsa zabalduko leukien beste agente sozial batzuk. Kristinau alkarte garanez, nahitaez gogoratu behar deutsegu partaideei indarrean dagozan politika ekonomikoek langabezia, pobretasuna, gizarte bazterketa eta…

Kristauen konpromisoak krisiaren aurrean

Lagun sarearen ekitaldia 1. Urteurrenean “LIDERGOAK ETA PROPOSA-MENAK KRISIALDI BATERAKO” Eztabaida publikoa Frantzisko Aita Santuaren Evangelii Gaudium-ari buruz: Manfred NOLTE Business School Deustuko ekonomia irakaslea. Alboan-en laguntzailea. Mertxe LARRAÑAGA EHUko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Ekonomia Aplikatuko departamentuko zuzendaria. Gaspar MARTÍNEZ Ekonomialaria eta teologoa, Bilboko Gotzaintzako idazkari nagusia.   REASeko koordinatzailea (Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea). Itaka-Escolapios kidea. Herri Irratiko Koldo CAMPOK aurkeztu eta bideratuko du ekitaldia. Ez da mahai-inguru bat izango, baizik eta askotariko elkarrizketa bat, elkarrizketan, eztabaidan, ikusleen parte hartzearekin. Frantzisko, Evangelii Gaudium-aren bidez eta “hiltzen duen ekonomia hori” salatuta, munduko lider bat bilakatu da, eta ahots argiz pertsonen zerbitzurako ekonomia babestu du, baita merkatuen kontrola Estatuaren aldetik Guztion Ongizaterako eta finantzaren erreforma…

Ongintzazko kontzertua

JOL ( Joven Orquesta de Leioa ): ADOLFO GUTIÉRREZ (VIOLONCELLO )+ MARGARITA LORENZO DE REIZÁBAL ( Zuzendaria- Directora) ONGINTZAZKO KONTZERTUA CÁRITAS Bizkaia erakundearen “ Etxerik Gabeko “ Arloa Martxoak 29,  20:00 etan “SALA BBK” – Kale Nagusia , 19 (BILBO) KUTXABANK erakundean “BBK Bizkaiko Cáritas zero lerroa” Kontua sortu da, jarduera solidari honi atxiki nahi zaizkion guztientzat: 2095 0119 96 3800121037