Gaztelania | Euskera

Harrera Berria Markinan

Hau irakurri eta gero, poza baino ez da sortzen nire barruan. Benetan aurrera pausu handia da Markina eta Lea Artibaiko eleizarentzako.  Caritas izan behar da gure elizaren bihotza eta behartsuak beti leko eder bat bilatu ehar dabe gure elizan. Poztu eta Jaunari eskerrak emoten deutsadaz zuen lanagatik. Besarkada handi bat bihotz bihotzez (Jose Agustin Maiz, Bikarioa)

Etxerik gabeko pertsonen inguruko hitzaldia Lauaxetan

Azteazkenean Lauaxeta Ikastolan hitzaldia DBHko 30 bat gazteri. Andoni guazak, gizarte hezitzailea, batez ere etxerik gabeko pertsonen alorrean Caritasek zer egiten duen kontatu du, eta Durangoko Etxepel proiektu berriaren inguruan azalpenak eman ditu: ” gu bezalako pertsonak direla kontzientziatzean datza, eskubide berdinekin eta duintasun berarekin”.   Agertu duten interesa dela eta hitzaldia labur geratu da.

Caritasen Bikaritza Zentro barria Enkarterrietan

  Atzoko egunez, eguaztena, urtarrilak 22, Enkarterrietako Caritasen bikaritza zentroaren egoitza barria inauguratu zan, hain zuzen be Zallako parrokia-etxean. Orain dala hamar urte inguru jarri zan martxan zentro hau Arangureneko Sortze Garbia parrokiako lokaletan eta inguruko karidade-gizarte beharrizanei aurre egiteko zerbitzua egoki emoteko leku barik geratuta egon da. Atzoko ekitaldiaren lehenengo zatia Ana Valle II. Bikaritzako Caritaseko alkarte suspertzaileak zuzendu eban San Migel Goiaingerua parrokian. Kerman López lurraldeko gotzain bikarioa arduratu zan otoitzaldiaz eta Carlos Bargos Bilboko Eleizbarrutiko Caritaseko zuzendariak Bilboko eleizbarrutian dagozan bost bikaritza zentroen adierea azaldu eban. Azkenik, Maite Zapatero bikaritzako kontseilariak eskerrak emon eutsezan Enkarterrietako herri desbardinetatik eta eleizbarrutiko beste alkarte batzuetatik etorrita han batu ziran guztiei.   Zentroko arduradunek nabarmendu dabenez,…

Lankidetza aldaketarako

Alberto Iñurrategui

Alberto Iñurrategi mendizaleak bat egin du euskal nazioarteko lankidetzaren aldeko kanpaina honekin eta EZETZ dio arlo honetan murrizketei. “Benetan pobrea den biztanleriaz ari gara, muturreko egoera bizi duen biztanleriaz. Milioika laguni eragiten die murrizketa eta mozketa hauek bai hezkuntza programatan, bai osasun proiektuetan, baita berdintasunaren aldeko lanean. Pertsona auskorrenetaz ari gara eta ezin diegu beraiei ordaindu arazi sortu ez duten krisia” dio Alberto Iñurrategik kanpainaren hirugarren bideoan.

Errege-opila Bilbon

“Roscón solidario de Bilbao / Errege-Opila Bilbon” 3.000 errazio banatuko ditu, Urtarrilaren 5ean Plaza BAarrian (Iigandea) Cáritas Bizkaia, Lapiko Catering eta Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkarteak errege opil erraldoi baten 3.000 zati banatuko dituzte urtarrilaren 5ean (igandea), eguerdiko hamabietatik aurrera Plaza Barrira hurbildu eta Bizkaiko Cáritasen Haurtzaro Programarako 1 €uro ematen dutenen artean (1 €uro pertsonako). Café Iruña Catering-ek beste horrenbeste txokolate katilu eskainiko ditu, Kaiku-k (esnea) eta Baqué-k (kakaoa) egun horretarako bereziki emanda.  Cáritaseko boluntarioak arduratuko dira ekitaldia antolatzeaz, dohaintzak jasotzeaz eta opila eta txokolatea banatzeaz, produktuak amaitu arte. Bilbo, 2014ko urtarrilaren 2a.- Carlos Bargos Cáritas Bizkaiako zuzendariak, Nekane Narbaiz Lapiko Catering-eko gerenteak, Xabier Olmo Zazpi Kaleetako Merkatarien Elkarteko presidenteak eta Alicia Garmendiak (Iruña Catering)…