Gaztelania | Euskera

Kristauen konpromisoak

Kristauen konpromisoa krisiaren aurrean

Ekimen honen (“KRISTAUEN KONPROMISOAK KRISIAREN aurrean”) berri gogorarazi nahi dizuegu. Urtebete luze da gure Elizbarrutian burutzen ari dela, eta hainbat talde, elkarte eta kristau erakundek sustatzen dute, horien artean Cáritas Bizkaiak. Igande honetan hasiko da Abendua, Jaunaren etorrerarako prestatzeko garaia, eta horren harira ekimenari buruzko beste oroigarri bat eta DIPTIKO txiki bat bidaliko dizkizuegu, elebiduna. Asmoa da fotokopiak egin eta asteburu honetan egoki deritzozuen lekuetan banatzea, Eukaristietara joaten diren pertsonen artean (posta elektronikoz ere birbidali dezakezue). “Kristauen konpromisoak krisiaren aurrean” diptikoa hemen.  

Hontza, Reina Sofia saria

Reina Sofía saria

Cáritas Bizkaiaz gain, GERASA Elkarteak, TVE telebistaren “Informe Semanal” saioak, Don Bosco Gazte Zentroen Konfederazioak, Atenea Fundazioak, Droga mendekotasunaren arloko Balearretako Erizaintza eta Ikerketa Taldeak eta Kolonbiako polizia nazionalak ere jaso dute saria.  Cáritas Bizkaiaren “Hontza” Zentroak CREFAT Fundazioaren (Gurutze Gorria) Drogen Aurkako Reina Sofía Sarietako bat jaso du. (21. edizioa izan da) Espainiako Gurutze Gorriaren toxikomania arloko arreta emateko Fundazioak (CREFAT) deitzen ditu urtero Drogen aurkako Reina Sofía Sariak. Sari horiek 1989an sortu ziren eta 24.000 euroko diru-kopurua dute (6.000 modalitate bakoitzeko). Bi edizio daude, nazionala, lau modalitaterekin (“Gizarte Lana”, “Komunikabide Sozialak”, “Hezkuntza eta Komunitate arloko Prebentzioa” eta “Ikerketa eta Saiakera”); eta iberoamerikarra, aurreko modalitate guztiak batera barne hartzen dituena. “Gizarte Lana” atalaren barruan,…

Lagun Artean-en 30. urteurrena

Lagun Artean

Lagun Artean Harrera Zentroa 1983an hasi zen funtzionatzen, duela 30 urte. Hori dela eta jarri genuen martxan “Hobe ohe kartoi baino” izeneko kanpaina, 2013ko martxoan. Esparru horretan, XXX. Urteurrena ospatzeko jai bat antolatu dugu azaroaren 28rako Juan Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan, 20:00etan. Jaian umorea, musika, magia eta kolorea izango dira nagusi. Horretarako, egun horretan beren denbora eta laguntza oparituko dizkiguten pilo bat artista izango ditugu gure artean: Iñigo Gabilondo (itzalak), Javier Segarra (umorea), Jon Zabal (magia), Maribel Salas, Gemma Martinez, Sol Maguna (La Lulú Teatro), Doctor Deseo taldeko Francis, Fernando Velazquez eta kontserbatorioko ikasleak (musika). Almudena Cachok gala aurkeztuko du. Haurtzaindegi zerbitzua ere izango da. Egun berezi horretan gurekin egongo zaretela espero dugu. “Hobe ohe…

Osasun eskubidea

Inor ez osasunik gabe. Inor ez etxerik gabe

Ekitaldia deitu duten erakundeek adierazi dute etxerik gabeko pertsonek jasaten duten diskriminazioak beren osasun eskubidea mugatzen duela. Kanpaina dela eta, honi buruzko Txosten bat argitaratu da: “Cáritasek lagundutako etxerik gabeko pertsonen osasuna” OSASUN ESKUBIDEA, ETXERIK GABEKO PERTSONEN 2013KO EGUNAREN MUINA Aurten, azaroaren 24an antolatzen dugun Etxerik gabeko Pertsonen Egunaren bidez, osasunaren gaia azpimarratu nahi dugu. Izan ere, kalean bizi diren pertsonek mota horretako arazo askori egin behar diete aurre. “Inor ez osasunik gabe. Inor ez etxerik gabe” lelopean, egun hori sustatzen duten erakundeek – BesteBi (Etxebizitza eskubidearen eta etxerik gabeko pertsonen aldeko Bizkaiko plataforma), Cáritas, FACIAM (Federación de Asociaciones de Centros para la Integración y Ayuda a Marginados), fePsh (Federación de Entidades de Apoyo a…

Flashmob

Flasmob

FLASHMOB eta OSASUN ESKUBIDEAREN aldeko JAKINARAZPENAREN irakurketa: AZAROAREN 21ean (osteguna) 11:45etan Bilboko AREATZAKO ESTALPEETAN.

Edadetuen arloko boluntarioen topaketa

Nagusien arloko boluntarioen topaketa

Cáritas Bizkaiaren edadetuen arloko boluntarioen arteko topaketa 20 urte baino gehiago lagun egiten Azaroak 15ean Bilbon Cáritas Bizkaiaren edadetuen arloko boluntarioen arteko V. Topaketa izan zen, Bilboko Jesuiten ikastetxeko ekitaldi-aretoan. Arlo horretan 500 boluntario inguru daude eta horietatik 200 inguru bertaratu dira. Bi urtero antolatzen da boluntarioen arteko topaketa, edadetuei laguntzeko lanarekin lotutako gai garrantzitsuren baten inguruan. Edadetuen arloari Cáritasen beste proiektu batzuetatik babesa ematen dioten pertsonak ere bertaratu dira, hala nola parrokietakoak, Bizkaiko Elizaren elizbarrutiko beste erakunde batzuetakoak, instituzio eta administrazioetakoak (esaterako, Pilar Ardanza, Gizarte Ekintzako Foru Diputatua), gizarte zerbitzu, egoitza, erakunde eta elkarteetakoak… era berean, edadetuen ongizatearen inguruko interesa duten pertsonak dira, eta hori da guztiek partekatzen dutena. Aurten bi gairi heldu diegu:…

Filipinekin elkartasuna

Filipinekin elkartasuna

Larrialdia Filipinetan Haiyan tifoiarengatik Bi egunez eurite handiak bota eta 230 km orduko urakan-haizeak egin ondoren, Haiyan tifoiak, herritarren artean “Yolanda” izenez ezaguna, egoera tamalgarria utzi du Filipinetan, batez ere Samar eta Leyte uharteetan; bertan izan dira kalterik handienak. Tacloban City da Leyte probintziako hiriburua eta bertan itsasoaren maila 10 metro igo da. Larrialdi-maila Bertan dauden Nazio Batuetako taldeek azaldu dutenez, 2004an Indiako Ozeanotik pasa zen tsunamiaren antza dauka. Ez dago datu ofizialik, baina uste da 9,5 milioi pertsonak jasan dituztela kalteak.  Eremu batzuetan hain izan da gogorra, herritarrek ez daukate ur edangarririk, ez elektrizitaterik, ez aterperik, ezta jatekorik ere. Bideak etenda daude, beraz, heldu ezin izan den lekuetan egoera zein den ere jakiterik ez…