Gaztelania | Euskera

Urriaren 17a pobreziaren eta bazterkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna

Pobreziaren aurkako eguna

Urriaren 17an ospatuko da pobreziaren eta bazterkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna. Aurten ere hainbat kolektibo sozial elkartuko gara egun hori salaketarako eta aldarrikapenerako jardunaldi izan dadin. Krisi global honek agerian utzi du sistema kapitalista eta patriarkalak pobrezia eta bazterkeriaren adierazpen berriak baino ez dituela sortzen gero eta sektore zabalagoetan, bai gure gizartean (bereziki gazte, emakume eta etorkinen artean) eta bai mundu osoan. Krisi honen jatorria sisteman bertan dago; sistema bat, biztanleriaren zati txiki baten aberastasuna lehenesten duena gehiengoaren pobretzearen eta planetaren hondamendiaren gainetik. Produkzioa, espekulazioa, jabetza pribatuaren pilaketa, mugarik gabeko hazkundea eta kontsumoa ez dira bateragarriak bidezko bizimodu iraunkorrarekin. Ezin da pobrezia kontrolatu aberastasuna kontrolatzen ez bada, batik bat kontuan hartuta baliabideak mugatuak direla. Berehala hasi…

Hontzak 10 urte bete ditu

Hontza Zentroak 10 urte bete ditu

Bizkaiko Cáritaseko “Hontza” zentroak 10 urte bete ditu San Antonen, eta hainbat jarduera antolatu dituzte aste osorako, “10 urte zure ondoan, itxaropena emanez” lelopean Hontza zentroak 10 urte bete ditu San Anton Elizan; denbora hori igarota, elizbarrutiko instituzioak atzera begiratu eta egindako lorpenak ikusten ditu, baina baita lantzen jarraitu beharreko arloak ere. Urte hauetan zehar Hontzak hainbat erakunde eta gizarte eragileren sariak jaso ditu; hala nola Dolores Ibarruri saria (Eusko Jaurlaritza) 2004an, Alma solidaria (El Correo) 2010ean, Territorios Solidarios (BBVA) 2011n eta orain dela gutxi Reina Sofía saria (Cruz Roja). Azken hori datorren hilean jasoko dugu, Madrilen. Zentroko Koordinatzaile Sonia Costillas eta Iñigo Cortazarren hitzetan, “zalantzarik gabe, horrek lanean jarraitzeko eta gehien behar gaituztenen aldeko…

Haurtzaro programaren argazki erakusketa

Argazki erakusketa

Cáritaseko haurtzaro programak argazki erakusketa bat aurkeztuko du Itxas Museoan Bizkaiko Cáritasek “Itsasadarraren bi aldeetako BEGIRADA TXIKI HANDIAK” argazki erakusketa aurkeztuko du gaur.  Ikusgai izango da “Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan”. Erakusketa asteartetik igandera bisitatu ahal izango da, 10:00etatik 20:00etara; “Voemy”-k burutu du, eta horretarako Cáritaseko Haurtzaro Programaren Gizarte Eta Hezkuntza arloko Laguntza (PASE) emateko lau proiektuetan tailerrak egin ditu.  “Begirada txiki handiak” erakusketak 2014an jarraituko du Bizkaiko leku hauetatik: GURUTZETA (BARAKALDO). 2014ko apirilaren 1etik 15era TRAPAGARAN. 2014ko maiatzaren 8tik 22ra ERREKALDE (BILBO). 2014ko ekainaren 16tik 30era YOHN JAUREGIA “LA BOLSA” (ALDE ZAHARRA, BILBO). 2014ko irailaren 1etik 15era. BEGOÑA-TXURDINAGA (BILBO). 2014ko irailaren 16tik 30era. BASURTU (BILBO): 2014ko urriaren 1etik 15era. Bilboko itsasadarra eta bere portua, historikoki,…

Nuevo acto de “BesteB

BesteBi

Ohiko lekuan: “Bizikidetza Plazan” (Uribitarte, Bilbo), BIHAR, urriak 3, osteguna, 11:30etan. ‘BesteBi’ plataformak ekitaldi bat antolatu du Bilbon azken egunetan hil den etxerik gabeko pertsona oroitzeko “Etxerik gabeko Pertsonen” alde eta etxebizitza duin baten alde lan egiten duten hogeiren bat elkarte eta erakunde biltzen dituen plataforma da ‘BesteBi”. Plataforma honek deialdia egiten die Gizarte Komunikabideei eta Bizkaiko herritarrei, hil den etxerik gabeko pertsona  oroitzeko ekitaldian parte hartu dezaten. Eguna: BIHAR, OSTEGUNA, 2013.eko URRIAk 3. Ordua: eguerdiko 11:30etan. Lekua: Bizikidetza plazan, (‘Isozaki Dorreen’) artean (Bilboko Uribitarteko eskileretan). OHARRAK: Ekitaldian, ‘BesteBi’ plataformak agiria irakurriko du. Ekitaldia baino lehenago ez zaie komunikabideei arretarik emango. Ondorengo erakundeok (alfabeto ordenan) osatzen dugu ‘BesteBi’ plataforma: Agiantza / Aurrerantz, S.Coop. / Bidesari…

Hontza Zentroaren X. urteurrena

Hontza Zentroaren ospakizuna

Hontza Zentroak X urteurrena ospatuko du urriaren 14tik 18ra. Hori dela eta Zentroa ezagutzera gonbidatzen die pertsona guztiei bertan burutzen duten lana ezagutzera emateko. Hemen usten dizuegu Iñigo Cortazar, Zentroaren arduradunaren gutuna: “Hamar urte daramatzagu dagoeneko San Anton elizaren babespean, gure atea jotzen duten pertsonei harrera egiten eta laguntza ematen. Bide luzea izan da, profesional eta pertsona bezala hazten lagundu diguten bizipen eta egoeraz beteta. Zuk historia hau idazten lagundu duzu, bidearen zati bat egin duzu eta zalantza barik, zure onena eman duzu bertan. Horregatik, ezin dugu urteurren hau zu gabe ospatu; eta ez dugu zure presentzia soilik behar, zure lekukotasuna ere eskatu nahi dizugu. Urrian egingo ditugun jardueretakoren batean parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu….