Gaztelania | Euskera

Jakinarazpena “BesteBi”

Besti Bi

“BESTEBI” PLATAFORMAK EGUN HAUETAN BILBON HILDAKO ETXERIK GABEKO BI PERTSONA GOGORATU NAHI DITU OSTEGUN HONETAN David eta José Luis, 40 eta 47 urtekoak, hurrenez hurren, pasa den astean hil ziren Bilbon. Horiekin, 4 dira dagoeneko beren bizi-baldintza zailen ondorioz aurten Bizkaian hildako etxerik gabeko pertsonak. “BesteBi”; Bilbo, 2013ko irailaren 19a– Etxerik gabeko pertsonen eta etxebizitza eskubidearen aldeko “BesteBi” plataformak, hil berri diren bi pertsonak gogoan hartzeaz gain, Bizkaiko gizarte osoa ohartarazi nahi du gure inguruan etxerik gabeko pertsonek bizi duten egoera larriaz. David, 40 urtekoa, Aragoikoa, hilda aurkitu zuten gaua pasatu zuen kutxazain automatikoan bertan. Hamar urte zeramatzan Bilbon eta oso ezaguna zen gizarte-bazterkeria egoera larrian dauden pertsonentzako hainbat baliabidetan: Aterpetxeak, eguneko zentroak, jantokiak… bromazalea…

EZETZA nazioarteko lankidetzan murrizketei.

Gorka Otxoa

Gorka Otxoak, aktorea, ere EZETZ dio nazioarteko lankidetzan murrizketei. “Nire ustez, lankidetzaren bidez itzuli egin dezakegu beste batzuei kendu diegun aberastasuna, dirua, jakituria… Ikuspegi orokorrago bat izan behar dugu, denok unitate bakar bat garelaz oharturik. Desberdintasunak urtetik urtera eta gelditu gabe handitzen ari dira txikitu beharrean, beraz ez dago inolako arrazoirik jendeari ez laguntzeko. Ankerkeria iruditzen zait egoeraz aprobetxatzea, lankidetza bezela hain funtsezkoa den premia batean murrizketak egiteko. Ez dago inolako arrazoirik jendeari ez laguntzeko, gero eta desberdintasun handiagoak sortzen dituen bidegabekeria ez desagerrarazteko. Aberatsak gero eta aberatsagoak dira eta pobreak gero eta pobreagoak, sistema honek gutxi batzuk aberasten baititu gehiengo handi baten pobreziaren kontura” #CooperarParaTransformar izeneko ikus-entzunezko kanpaina Euskadiko garapenerako GKEen Koordinakundeak bultzatzen du,…