Gaztelania | Euskera

‘Sofia erregina’ saria Hontzarentzat

Hontza Zentroa

Espainiako Kurutze Gorriak ‘Sofia erregina’ saria emon deutso Hontza gaueko zentroak drogazaletasunen arloan egiten dauan egiteko sozialari. Zentro honek, arriskuak eta kalteak murrizte aldera, gizarte bazterketa larria jasaten daben drogazaleei arretea eskaintzen deutse gauez. Sari honen bitartez –arduradunek azaltzen dabenez-, “hamarkada luzean, gizon eta emakume honeen alde egiten dihardugun lana autortzen deuskue”. Bizkaiko Caritas erakundean drogazaletasunen inguruan jarduten daben sailetik eskerrak emon gura deutsez Caritas osatzen daben guztiei eta ‘Hontzari’ bere ibilpide honetan babesa emon deutsenei. Saria Madrilen jasoko dabe datorren urrian edo azaroan

2012 urteko txostena

2012ko txostena

2012ko urteko txostenen aurkezpenean, Euskadiko Cáritasek ohartarazi dute pobrezia egoerak larriagotzen eta denboran egonkortzen ari direla 2012ko datuen azterketan ikus daiteke Bilboko, Donostiako eta Gasteizko Elizbarrutietako Cáritasek arreta emandako pertsona eta familien pobrezia eta babesgabetasun egoera okerrera doala eta denboran egonkortzen ari dela. Gainera, egoera horiek “kroniko” bihurtzeak eragiten du gizarteratze-prozesua luzeagoa izatea. Cáritasek 2012an arreta emandako pertsonen herenak hiru urte baino gehiago daramatzate laguntza horren beharrean. Horren arrazoi nagusiak lau dira: Bizi-baldintzak gogortzea (batez ere langabeziaren eta familien zorpetzeen eraginez) eta gainera familia eta gizartearen babes-sareak ahultzea. Errealitate sozial horren erantzuna ez da nahikoa zerbitzu ekonomiko, osasun, hezkuntza eta gizarte-zerbitzuei dagokienez. Horri gehitu behar zaio familiek ez dutela etorkizunean itxaropenik ikusten. Informea ikusteko hemen….

“BesteBi” jardunaldia

BesteBi

Datorren OSTIRALEAN, 2013ko ekainaren 14ean, ‘BesteBi’ plataformak gure inguruko etxegabekoei buruzko antolatutako jardunaldia burutuko da. “2015 Inor ez etxerik gabe, Euskadin posible al da” izenburupean etxegabekotasunari buruzko aditu talde batek gurekin jardungo dute 9:15etik 13:30etara Bilboko alde zaharreko “La Bolsa” auzo etxean. Sarrera librea gela bete arte.