Gaztelania | Euskera

Bizkaiko Cáritasen oharra

Caritaseko langile batek eta erabiltzaile batek joan den ostegunez, 2013.eko maiatzak 23, eraso egin zietela eta, Bizkaiko Caritasek ondorengoa adierazi nahi du: Erasoak jasan zituztenei, beren senide eta adiskideei: gure babes osoa eta gure aitorpena, gure hurkotasuna orain eta aurrerantzean. Badakizue Caritas osatzen dugun guztiok bat egiten duguna zuon samin eta tristuran, eta, beste behin ere, gure babesa eman nahi dizuegu. Biktimez arduratu zareten guztioi, eskerrik asko bihotz-bihotzetik. Kasuak biztu duen jakin-min eta zalapartatik kanpo sendatzen jarraitu nahi dutela adierazi digute biktimek eta beren senideek. Lanbidean eta lan-ibilbide honetan kide zaretenoi: pribatuan erakutsitako hurbiltasuna eta jendaurrean iritzia eman izana eskertu nahi dizuegu. Hirugarren sektoreko makina bat erakundek eta pertsonak helarazi digu bere adorea eta elkartasuna…