Gaztelania | Euskera

“Abracadabra” topaketa

Abracadabra, Belaunaldien arteko topaketa

“ABRACADABRA: VAMOS A JUGAR”. Belaunaldi arteko topaketa 2013ko apirilaren 13an, larunbata, 10:30etik 13:30era Berrio-Otxoa Ikastetxea (sarrera: Marcelino Menéndez y Pelayo, 25) – Bilbao (Metro Santutxu, irteera Zabalbide). Gonbidatuta zaudete. Zertarako? Familiartean egun dibertigarri batez gozatzeko, jolastuz eta ondo pasatuz. EGITARAUA: 10:30 – Harrera  /  10:45 – Jolasak eta tailerrak  /  12:30 – Emanaldia  /  13:15 – Amaiera eta agurra. Sarrera doan. Antolatzaileak: Cáritas Bizkaia (Familia, Haurtzaroa, Edadetuak Arloak) & Diócesis de Bilbao (Gazteen Pastoraltza, Hirugarren adineko Pastoraltza eta Familia).

Etxebizitzari buruzko hitzaldia

Carme Trilla

Datorren asteartean, apirilak 16an, Carme Trillak, Bartzelonako Elizbarrutiko Cáritaseko etxebizitza gaietan aditua, hitzaldi bat emango du “LA DIMENSIÓN SOCIAL DE LA VIVIENDA, SITUACIÓN ACTUAL Y RETOS” titulopean. Ezin duzu hitzaldi hau galdu! Sarrera doan izango da aretoa bete arte eta hitzaldia gazteleraz izango da. Noiz eta non? Asteartean, apirilak 16, 19:00etan, Bilboko Plaza Barrian (4, 1. pisua). Antolatzailea: Cáritas Bizkaia, ETXEBIZITZAko programa.

Etxebizitzak lagatzeko kanpaina

Cáritasen etxebizitzarako kanpaina berria

Bizkaiko Cáritasek etxebizitza hutsak lagatzea proposatu du kanpaina berrian, gizarte-bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako “Ez pertsonarik gabeko etxerik, ezta etxerik gabeko pertsonarik ere” kanpainaren helburu nagusiak hauek dira: gizarte-bazterkeria egoeran edo bazterkeria arrisku larrian dauden pertsona eta familiei etxebizitza duina ematea; familia horiekin egon eta laguntza ematea, harremanei dagokienez, arlo pertsonalean, lan arloan eta alojamendu arloan aurrera egiteko prozesua errazteko gaitasun eta ezaugarriak garatzeko; eta azkenik, gizartea sentsibilizatzea eta denon aurrean salatzea familia askok bizi duten egoera; izan ere, etxebizitza gizarte-bazterkeria faktore bihurtu da. Biztanleriaren zati handi batek arazoak eduki ditu beti etxebizitza duin bat lortzeko. Baina arazo historiko horri, gaur egungo krisi ekonomikoaren barruan, beste bat gehitu zaio, askoz ere dramatikoagoa: arrazoi ekonomikoengatik etxebizitza galtzea….

Kanpaina berria ETXEBIZITZA

Etxebizitza kanpaina

Bizkaiko Cáritasek ETXEBIZITZA arloko kanpaina berria aurkeztuko du apirileko 11an bere egoitzan. Asteburu honetan Bizkaiko Cáritasek etxebizitzari buruzko kanpaina berri bat abiatuko du Elizbarruti osoan: “Ez pertsonarik gabeko etxerik, ezta etxerik gabeko pertsonarik ere”. Karitatezko gizarte erakundeak, gainera, herritarrei deialdia egingo die jarduera horietan parte hartzeko hiru modu proposatzeko. Guzti hori azaltzeko, antolatu dugu ondorengo prentsaurrekoa: Eguna: osteguna, 2013ko apirilaren 11. Ordua: goizeko 10:00ak Lekua: Bilboko Elizbarrutiko Cáritas erakundearen egoitza nagusia: Erribera 8, baxua – BILBAO (Arriaga Antzokiaren atzean) Irakupena: 45 minutos gutxi gorabehera. Bertan izango dira: Carlos Bargos, Bizkaiko Cáritaseko Zuzendaria, D. Mario Iceta, Bilboko Elizbarrutiko Gotzaina, Unai Segura, Bizkaiko Cáritaseko Etxebizitza Arduraduna, Olaia Bermúdez, Bizkaiako Cáritaseko Etxebizitza Teknikaria.