Gaztelania | Euskera

Hobe ohe kartoi baino

Lagun artean

Zure eskuzabaltasunari esker, etxerik gabeko pertsona batek Aterpetxe batean pasako du gaua. Ohe batean egingo du lo, eta ez kalean kartoi artean. Kanpaina honen helburua orokorrean gizarte osoa eta bereziki Bilboko biztanleak sentsibilizatzea da, gure kaleetan lo egiten duten etxerik gabeko pertsonen errealitatearen gainean. Gainera, Lagun Artean zentroaren proiektuak ekonomikoki laguntzeko modu bat izan nahi du; zehazki, aterpetxea edo gaueko zentroa. 2012an hainbat ekimen publiko eta pribatuk finantzatu dute gure Aterpetxea: Bilboko Udala, Victor Tapia Fundazioa, BBK, Carmen Gandarias Fundazioa, Ikerbasque eta Menchaca de la Bodega Fundazioa. 2013a hasi denetik arreta ematen diegun pertsona kopuruak gora egin du, eta haien beharrizanek ere. Bestalde, gure baliabide ekonomikoak gutxitu egin dira, arlo guztietan eragiten ari den krisiaren…

Aurrekontu proposamena

Lankdetza

Eusko Jaurlaritzaren 2013ko aurrekontu proposamena Nazioarteko lankidetza arloko murrizketek mozketa historikoa egingo diete politika horiei eta ondorioz milaka pertsonaren eskubideak ezingo dira bermatu Murrizketa horiek onartzen badira, Eusko Jaurlaritzaren lankidetza politika 2002. urtean zegoen egoerara itzuliko da. Krisiak sekula baino gogorrago jotzen gaituen honetan, ordea, inoiz baino irmoago agertu behar dira lankidetza lanera orain arte mugitu gaituzten baloreak. Lankidetzak bere ondorioak ditu gizon-emakumeengan eta zuzeneko eragina hezkuntzan, osasunean, gizon-emakumeen arteko ekitatea bultzatzeko ahaleginetan, eremu publikoetan parte-hartzean, edateko ura lortzeko gaitasunean eta saneamendu sistemetan, gosearen aurkako borrokan eta hauen jatorrian… hots, herrialde pobretuetan muturreko pobrezian eta ezberdintasun egoeran bizi diren milioika pertsonengan. Euskal gizarte engaiatu eta solidarioaren ahaleginari esker, orain arte egin diren lankidetzako politika publikoak…