Gaztelania | Euskera

Cáritas aldeko kontzertua

Cáritas aldeko kontzertua

Martxoaren 2an izango da, larunbata, 20:00etan (Sala BBK-Bilbon) CÁRITAS ALDEKO KONTZERTUA Astintze 53-70 Elkartea urteko kontzertua antolatzen ari da Leioako Udal Musika Eskolako Orkestra Gaztearekin (JOL) eta BBK Fundazioaren laguntzarekin. Kontzertua datorren martxoaren 2an izango da, larunbata, 20:00etan eta Cáritas Bizkaiaren aldekoa izango denez kontzertu solidarioa izango da erabat. 6.000 euro lortzeko asmoa dugu antzokian lortuko denarekin eta KUTXABANKen egindako ekarpenekin: “Fila Cero BBK–Cáritas Bizkaia” zbk.: 2095.0281.71.91-1251509-1 Kopuru hori osoa Cáritas Bizkaiari emango zaio familietan parte hartzeko eta baztertuta edo baztertzeko arriskuan daudenekin proiektuak egiteko, zailtasun ekonomikoekiko une hauetan, zifra ikaragarriak ikusten ari baikara. Zu aretoko ilara egotea nahiko genuke. SARRERAK: 14 euro.  

Konpromiso Kristauak krisiaren aurrean

konpromiso kristaua

Adiskide agurgarriak: Eliza barruko hainbat erreferentziatako Bizkaiko kristau talde batek, gaur egungo krisi egoeraren aurrean, jarrera proaktiboa hartzea eta gure gizartearen balioak aldatzeko ekarpena egitea erabaki dugu. Sistema sozioekonomikoan aldaketa sakonak egin behar direla eta bidegabekeriak salatu behar ditugula uste dugu. Baina, horretaz gain, uste sendoa dugu norberak horretan duen erantzukizun maila onartu behar dugula eta gure jokabide pertsonalaren eremuan JARDUN behar dugula, gure esku dauden aldaketak sustatzeko. Horri buruzko gogoeta egin dugu, eta ondorio gisa atera dugu, bultzatzen ahaleginduko garen egiturazko aldaketez gain, gure fedearekin koherenteak diren herritarren jokabideen eta jokabide solidarioen eremuan lidergoa hartu behar dugula, nahiz eta haize-kontra joan. Hasteko, ekonomiaren eremuan konpromiso hauek hartu nahi ditugu: Hilean soldata/pentsio egun bat ematea…