Gaztelania | Euskera

Beste etxerik gabeko pertsona bat hil da

Gure auzokide askok bizi duten bazterkeria-egoera larria salatzeko. ‘BesteBi’ plataformak omenaldia egin dio abuztuaren amaieran Bilbon hil zen etxerik gabeko pertsona bati. Bilbo, 2012ko irailaren 6a – Gaur, irailak 6, osteguna, hainbat pertsona bildu dira Bilboko ‘Bizikidetza Plazan’ -etxebizitza bazterkeriaren aurkako eta etxerik gabeko pertsonen aldeko BesteBi Plataformak deituta-, Paulori azken omenaldia egiteko, eta, aldi berean, guztiz oharkabean pasatzen zaizkigun gure inguruko pertsona askok, gure herrikide askok, duten bizitza zaila salatzeko. Abuztuaren bukaeran, Bilboko jaiak amaitu berri zirela, gure herrikide bat kalean hil da eta albiste horrek ez du inolako oihartzunik izan. Beste behin ere, etxerik gabeko pertsonek, -batez ere kalean bizi direnek- pairatzen duten ikusezintasunaren erruz, gizartea ez da ohartu ere egin gertaera tamalgarri honetaz….