Aipamena
Aldizkari honen asmoa eredu onen multzoa izatea da, zaintza sustatzen duten esperientzia zehatzen multzoa. Hori bermatzeko behar diren osagai guztiekin: goxoa, adeitsua, hurbila eta iraunkorra, hauskorrenen bizitzaz ardura duen komunitate baten nortasunaren berezko ikur gisa. Ereitearen esanahia prozesu baten -zaintzearen- une guztiei arreta ematea da, prozesu hori geure buruekiko, gainerakoekiko, munduarekiko eta Jaungoikoarekiko harremanaren funtsa baita.
Animatzen zaitut zenbaki honetako artikulu eta argazki bakoitzean antzematera nola zaintzen gaituen Caritasek, eta nola zaintzen duen bere burua.