Noticia26/06/2022

Kalitate Zigilua – Europako Elkartasun Proiektua

Bilboko Elizbarrutiko Caritasi Kalitate Zigilua eman digute, KES izenez ere ezaguna den Elkartasuneko Europako Kidegoaren programaren barruan proiektuak garatu ahal izateko entitate gisa akreditatzen gaituena. Lortutako zigilua “liderra” den erakundearena da; horrek, gazteak (18 eta 29 urte bitartekoak) EBko estatu kideetara eta programa honetako hirugarren herrialdeetara bidaltzeko aukera ematen digula esan nahi du. Era berean, akreditazio horri esker, gure erakundean boluntariotza garatzeko herrialde horietako boluntario gazteak jaso ditzakegu.

Anima zaitez eta parte hartu Caritas Bizkaiako boluntario bazara CES programan. Gizarteari zerbait itzuli eta trebetasun berri eta baliotsuak ikasi nahi dituzu? Boluntariotzako jardueretan parte hartu.

CES programako boluntario baten testigantza. Cristina Egea

Kultura desberdinak, paisaia berriek, bizitza ikusteko eta munduan jarduteko modu ezberdinek burua zabaldu zidaten eta oroitzapen ahaztezinak sortu nituen.