Berriak05/01/2025

2025 opil solidarioa

Caritas Bizkaiak, Zazpi Kaleak Zazpikaleetako Merkataritza, Ostalaritza eta Enpresen Elkartearekin elkarlanean, Bilboko opil solidarioa antolatu du. Aurten Euskofrizek egin du opila, Lapiko Catering eta LogiFénix Bilbaorekin koordinatuta. GASCA TALDEAREN laguntza izan dugu, eta txokolate anoetarako osagaiak Kaikuk (esnea) eta Baquek (kakaoa) eman dituzte.
Ekitaldiak, halaber, Laboral Kutxaren babes handia eta Bilboko Udalaren babesa ditu, baita ekitaldia antolatzeaz arduratuko diren Caritas Bizkaiako dozenaka boluntarioren laguntza ere.

Goiz osoan zehar Plaza Barrian animazio jarduerak antolatu dira publiko guztiarentzat eta HIRU ZOZKETA 11:00etan, 12:15ean eta 13:00etan Athleticen kamisetak eta baloiak (horietako bat jokalariek sinatua), Bilbao Basketeko kamisetak eta sarrerak, Mikel Urrutikoetxea pilotariaren kamiseta, produktu ekologikoak, etab.

Opil solidarioaren jarduerak Bizkaiko familia askoren errealitatea ikusarazi nahi du, eta egun horretan bildutakoa haurrei zuzendutako proiektu eta zerbitzuetara bideratuko da.