Noticia17/05/2022

Oinarrizko errentak eta fiskalitate berria inor atzean ez uzteko

Datorren asteazkenean, maiatzak 18, Caritas Bizkaiak eta UNICEF Euskal Herriko Batzordeak jardunaldi bat egingo dugu, Garapen Jasangarrirako Agendaren 1. GDSren esparruan. Jardunaldi horren helburua pobreziari, forma guztietan eta mundu osoan, amaiera ematea da. Helburua ikuspegi bikoitzeko hausnarketa abiaraztea da, pobrezia murriztea lortzeko. Batetik, oinarrizko errenta unibertsal baten beharra; eta, bestetik, fiskalitate berri baten aldeko apustua, zerga-kenkari itzulgarri baterako hainbat egoera planteatuz.

Bi erakundeok uste dugu pobreziarekin amaitzea funtsezkoa dela bizi-zikloaren hasieratik, pobreziaren belaunaldien arteko transmisioa hausteko. Jardunaldian zehar, erronka honetan lan egiteko hainbat modu ezagutaraziko dira, gastuaren/prestazioen eta diru-sarrera/fiskalitatearen ikuspegitik.

Horri guztiari buruz hitz egiteko, Ana Sofi Telletxeak, Caritas Bizkaiako Errealitate Sozialaren Behatokiko arduradunak, oinarrizko errenta unibertsal baten beharra ulertzeko oinarriei buruz hitz egingo du. Gabriel Gonzalez-Buenok, UNICEFeko Eragin Politiko eta Azterlanen arduradunak, “Hazkuntzarako prestazio batengatik. Zerga-kenkari itzulgarri baterako egoerak ” gaia jorratuko du.

Jardunaldia arratsaldeko zazpietan hasiko da Bilboko BBK Kunaren Ganbara Aretoan. Ordu eta erdiko iraupena izango du, eta bertara joan nahi duenak esteka honetan izena eman beharko du.

IZENA EMATEKO ETA EKITALDIAREN ESTEKA