Babesteko eskubideaz haratago, norbait zure zain dagoela sentitzea
- Caritas Bizkaiaren eta Jesusen Lagundiaren baterako prentsa-oharra
-
“Auzolana II” Babeletza Komunitarioko Programak bere bosgarren urteurrena eta bigarren edizioa ospatzen du
errefuxiatuen nazioarteko egun gisa. -
Harrera komunitarioa, bere sareekin, eta sortzen diren konfiantzazko eta adiskidetasunezko harremanak eredu izanik
eratzen da arrakasta-gakoen artean. -
2024. Urtean, Siriatik eratorritako 7 familia Euskadin gizarteratu egin dira, honek hirugarren edizioaren harrera
suposatuz.
Almohamed familia Libanotik eratorria,Tolosan finkatu zen, 2022ko urtean, modu horretan Sirian bizitzen dauden errealitate kaxkarratik Ihes eginez. Duela bi urtetik, euskal lurra zapaldu zutenetik, Sara zain zuten. Auzolana II Babesletza Komunitarioko Euskal Ekimeneko tokiko harrera-taldeko kide zen, Kanadako ereduan oinarritutako harrera-eredu aitzindaria Estatu osoan. Igande honetan, ekainaren 23an, Almohamed familia, Sara, Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Migrazio zuzendariarekin eta beste ehun bat pertsonarekin batera, Donostiako Tabakaleran bilduko dira, Nazioarteko Errefuxiatuen eguna ospatzeko.
“Babesletza Komunitario” ekimenak Euskadiko hiru lurraldeetako komunitatekin batera eta ACNURen bidez, Espainiako Gobernuarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan iritsi diren errefuxiatuak hartzea dute eskumen.
Harrera-eredu horretan, herri-administrazioek, gizarte-erakundeek eta gizarte zibilak batera hartzen dute beren gain ekimena eta erantzukizuna, eta aukera ematen die herritarrei integrazio-prozesuan laguntzeko eta lanean zuzenean parte hartzeko. “Beste kultura eta tradizio batzuk ulertu eta ezagutu ahal izan ditut, eta, aldi berean, nire arazoak erlatibizatzen eta errealitate sozialaz kontzienteago izaten lagundu dit”, dio Blancak, Gasteizko tokiko talde bateko boluntarioak.
Konpromiso hori boluntariotza-lanaz haratago doa, adiskidetasunezko lotura estuak sortzen baitira, eta horiek proiektua amaitutakoan jarraituko dute. Horrela, tokiko taldeek erreferentzia eta katalizatzaile gisa balio dute, hedatzen diren loturak sortuz, Almohamed familiaren kasuan bezala, zeinak, bere tokiko taldeko pertsonekiko harremanaz gain, jende asko ezagutu baitu Tolosan, bere auzo-komunitatean edo bere hiru seme-alaben ikastetxeko familien artean. Babesletza komunitarioak iheslarien babeserako eskubidea ziurtatzeaz gain, haratago doa, eta segurtasun askoz ere zabalagoa eta sakonagoa eskaintzen du, hala nola laguntza-sareak eta giza harremanak; azken batean, norbait zain duzula eta kontuan hartzen zaituela sentitzea da.
Ostegun honetan, Errefuxiatuen Nazioarteko Egunarekin bat eginez, 5 urte beteko dira programa pilotu honi hasiera eman zion hitzarmena sinatu zenetik. Bere bi edizioetan, Siriako 11 familiatako 56 pertsona hartu eta lagundu ditu 60 boluntariok. Bilboko, Zallako, Arrigorriagako, Portugaleteko, Tolosako, Donostiako eta Gasteizko tokiko 10 taldetan trebatu dira, eta Ellacuria Fundazioak,Cáritas Bizkaia, Loiolaetxea elkartea eta ALBOAN.
Gaur egun talde ezberdinak eratzen hari dira bolondrez osaturik, hauek, 7 famili ezberdinei harrera burutuko 2024an euskadin, hau programako hirugarren edizioa izanik. Ekainak 23-an gaur egun burutzen hari garen bigarren edizioaren amaiera izango da, ikusmira etorriko diren familiei begira egonik.
*Caritas Bizkaia migrazio teknikariak, Babes Talde Lokaleko boluntario batzuek eta Siriako familiak ordezkatutako ekitaldian egongo da.