Noticia27/01/2023

Maquita Fundazioaren (Ekuador) bisita Caritas Bizkaiara

Urtarrilaren 26an, Maria Jesús Pérez eta Marina Sampedro Ekuadorreko Maquita Fundazioko zuzendari eta kudeatzailearen bisita izan genuen. Caritas Bizkaia Maquitarekin elkarlanean ari da duela 10 urte baino gehiagotik, eta, Eusko Jaurlaritzako Lankidetza Agentziarekin batera, Sierra Centro eta ekuadorreko Amazonia proiektuak finantzatu dira azken lau urteetan.

Maquita Bidezko Merkataritza irabazi asmorik gabeko Ekonomia Sozial eta Solidarioko eta Bidezko Merkataritzako erakundea da, eta 1985az geroztik Berdinen Gizarte baten alde lan egiten du, justizia-, ekitate- eta elkartasun-balioak eta -printzipioak dituela, eta, hala, Ekuadorreko pertsonen eta komunitateen bizitza-duintasuna sustatzen duela. Izen osoa Maquita (eskua) Cuschunchic (eman dezagun) eta euskeraz, “anai-arreba gisa merkaturatzen” hitzek osatzen dute. Hitz horiek antolakuntzan lan egiteko modu baten filosofia islatzen dute, 37 urtez baino gehiagoz arrakasta ikusita, ekoizteko, merkaturatzeko eta kontsumitzeko beste modu bat posible dela berresten duena.

Lan on horren lekuko gara Caritas Bizkaian, lantalde teknikoaren bidez, beti atsegina, hurbila eta profesionala, eta baita emakume eta gazteen testigantzaren bidez ere. Izan ere, emakume eta gazte horiek Maquita lurraldeko eragile giltzarritzat hartzen eta tokiko beste eragile publiko eta pribatu batzuekin koordinatzeko gaitasuna duten proiektuen protagonista nagusiak dira.

Rosak, abuztuan Tximborazon amaitutako proiektuko partaideak, adierazi duenez, “gure ibilbidean lagun handiak ere izan genituen, Maquita Cushunchic erakundeak, elkarrekin ibiltzeko eta amets batzuk lortzeko eskua eman zigun, hainbat ekoizpen-ekimenekin lagunduz, gure ezagutzak hobetuz, antolatuz, guregan sinestera eta konfiantza izatera motibatuz, eta hori gure alabei, gure familiei eta gure erakundeari helarazi diegu”.

Ekuadorreko Erdigunean dagoen proiektu horri esker, ekonomia feminista, sozial eta solidarioko tokiko 3 zirkuitu eraiki dira, bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsua, landa-eremuko gazte eta emakume indigenak ahalduntzeko estrategia, generoen arteko desberdintasunen murrizketa eta gizarte- eta ekonomia-urrakortasun murrizketa bezala. Osasun-krisia gorabehera, proiektua egokitu egin da, 2019an diagnostiko parte-hartzaile baten bidez diseinatutako helburuak eta programak bermatzeko.

Agradecemos a Maria Jesús y Marina que hayan hecho un hueco en su agenda para visitarnos, ofrecernos un espacio de encuentro junto a Kidenda y compartir juntas los retos y avances que el comercio Justo y el consumo responsable tienen a ambos lados del océano.

Eskerrak eman nahi dizkiegu Maria Jesusi eta Marinari bisita egiteagatik, Kidendarekin elkartzeko gune bat eskaintzeagatik eta Bidezko Merkataritzak eta kontsumo arduratsuak ozeanoaren bi aldeetan dituzten erronka eta aurrerapenak elkarrekin partekatzeagatik.