Berriak26/03/2025

Elizbarrutiak eta Caritas Bizkaiak galdera bat egiten dute: “Aukeratu dozu?”

Bizkaian, errenta aitorpena aurkezteko kanpaina apirilaren 10etik ekainaren 30era egingo da. Era berean, 2024ko ekitaldiari buruzko datu ekonomikoak dituzten pertsonek Ogasunaren jakinarazpena jasoko dute, zerga-aukera onena zein den eta zirriborroaren behin-behineko emaitza zein den jakinarazteko. Horrela, zirriborroa berrikusi eta, beharrezkoa izanez gero, osatu baino ez dute egin beharko, aurkeztu aurretik. Bilboko Elizbarrutiak eta Caritas Bizkaiak datuak berrikusi eta inpaktu bikoitza aukeratzera animatzen dute, pertsona eta komunitate ahulenen bizitza hobetzen lagunduz. Gure lurralde historikoan, Eliza Katolikoa eta beste helburu sozial batzuk markatuz, ekarpena bikoiztu egiten da. Ezer aukeratzen ez bada, Estatuak aukeratzen du.

Bilboko elizbarrutiak eta Caritas Bizkaiak kanpaina bateratua hasi dute herritarrak errenta aitorpena egiterakoan laguntza aukeratu eta batzera animatzeko.

Bizkaiko Foru Ogasunak diru-ekarpena bikoizteko aukera ematen du, bildutakoaren % 0,7 Elizara bideratuz Bizkaian, eta beste % 0,7 helburu solidarioetara, Caritasera adibidez, % 1,4ko ekarpena eginez. Aitorpenaren “Datu pertsonalak” atalean X bat ere markatu ezean, zure PFEZaren % 1,4 ez da Aurrekontu Orokorretan aktibatzen.

Datuak berrikusteko deia

Laster, zergadunak Foru Ogasunak bidalitako zirriborroaren behin-behineko emaitza jasotzen hasiko dira. Elizbarrutiak eta Caritas Bizkaiak datuak berrikusi eta “ekarpena bikoizteko” aukera aprobetxatu dute.

Caritas Bizkaiak Adierazpena lehen aldiz egiten duten pertsonei gogorarazi die Bizkaian aukera hori dagoela «funtsen bolumen handi bat zertarako erabiliko den erabakitzeko».

Konpromisoa hartzen duen X bat

X markatzea erabaki librea eta doakoa da, ez baitute gehiago kobratzen, ezta gutxiago itzultzen ere, baina zergadunak jartzen badu, mundu hori eraldatzen eta Caritasekin batera dauden pertsonen bizi-baldintzak hobetzen lagun dezake.

Elizbarrutiaren lana ezagutzeko ibilbidea

Bilboko Elizbarrutiak bat egin du Gotzainen Batzarreko Elizari Eusteko Idazkaritzak martxan jarri duen kanpainarekin. Kanpaina honetan 60 ibilbide baino gehiago antolatu dira Elizaren lana ezagutzera emateko.

Ibilbide hauei esker, Elizak jasotako ekarpenei esker burutzen dituen ekintza sozial eta pastoralak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.

Bilboko elizbarrutitik proposatzen den ibilbidean parte hartu gure dutenentzat web orri bat prestatu da. Izena eman hemen, apirilaren 10era arte.