Noticia30/03/2022

Ortukiden ere… bat gara!

Ikuspegi komunitarioa duten nekazaritza ekologikoko prestakuntza-proiektuak dagoeneko sendotuta daude V. Bikaritzan, bai Markina-Xemeinen, bai Gernikan.

Udalek utzitako lursailak ditugu, eta, horietan, pertsona talde batek, boluntariotzaren eta nekazaritza ekologikoan aditua den begirale baten laguntzarekin, baratzeko lanaren inguruan trebatzen dira, eta aire zabaleko lan-esperientzia dute, bai eta nekazaritza- arloan interesa duten beste pertsona batzuekin harremana ere.

Aurten, 2022an, pandemiaren esperientziaren ondoren, inoiz baino apustu handiagoa egiten dugu lan-ildo horien alde, eta beste proiektu batzuekin loturak sortzen hasi gara, modu koordinatuan lan egiteko eta proiektu horietaz komunitatean gozatu ahal izateko. Nekazaritzari dagokionez ere, Bat GARA!