Edadetuenganako begirada aldatzen laguntzeko keinu publiko bat
Gaur goizean, Bilboko Alde Zaharreko Santiago plaza keinu publiko baten lekuko izan da, adineko pertsonenganako begirada aldatzen laguntzeko.
12:30ean jendea plazara hurbildu da fitxa puzzle erraldoi batean uzteko. Puzzlearen helburua adineko pertsonek gizarteari egiten dioten ekarpenari balioa ematea izan da.
Puzzlea egin ondoren, Manolo Delgado Athletic Clubeko prestatzaile fisiko ohiak eta Edurne Lopategi Caritas Bizkaiako Bizi-Bete proiektuko partaideak Zahartzaroko Abusu eta Tratu Txarren Kontzientzia Hartze Eguna dela eta egindako manifestua irakurri dute.
Caritas Bizkaiatik eskerrak eman nahi dizkiegu ekitaldian parte hartu duten eta edadetuei eskerrak emateko puzzleari pieza bat eman nahi izan dioten pertsona eta erakunde guztiei.
2006an, NBEk ekainaren 15a izendatu zuen Zahartzaroko Abusu eta Tratu Txarren Kontzientzia Hartzeko Munduko Eguna. Tratu desegokiak forma asko hartzen ditu (tratu txar fisikoa, abusu ekonomikoa, arretarik eza, infantilizazioa…), eta edadetuen ikuspegi negatiboarekin eta edadetuenganako diskriminazioarekin lotzen da (edadismo esaten zaio horri).
Besteak beste, honako erakunde hauen parte-hartzea eskertu nahi dugu: Arestiko Kondearen Egoitza, Santa eta Real Casa de Misericordia, Aspaldiko Egoitza, Gazteluondo Egoitza, Zorrozgoiti Egoitza, Txurdinagabarri Egoitza, Cáser Txurdinaga Egoitza, Jose María Azkuna Egoitza, José Miguel Barandiaran Egoitza, Arruabarrena Egoitza, Zallako Eguzki Egoitza, Altxagako Erretiratuen Elkartea, Nagusiak, Bizitza Gorakorra/Bizian Gora, Durangoko Merindadeko Mankomunitatea, Eskerraldea – Enkarterri – Gurutzeta Gurutzeta Zaintzea, Sasoia, Zaintzalan, Suspergintza, Athletic Club, Miranda Fundazioa, Bilbozar egoitza, Zure Etxea egoitza, Down Sindrome Fundazioa… eta Caritaseko proiektuei, Pastoral barrutiei eta elizbarrutiko taldeei.