Emakumearen nazioarteko eguna
Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Egunean, Caritas Bizkaiak gogorarazten du pobreziak eta gizarte-bazterketak eragin handiagoa dutela emakumeengan, bereziki seme-alaben zaintzari eta hazkuntzari bakarrik aurre egiten diotenengan. Errealitate hori gure gizarte-ereduan dirauen desberdintasun eta bidegabekeria sozialaren ondorio da. Salatzen dugu, halaber, emakumeenganako indarkeria ugariak egiturazko desberdintasun horren ondorio zuzenak direla.
Gure inguruan, pobrezia-egoeran dauden familien % 60k emakume bat du buru, eta gizarte-bazterkeria seme-alabak zaintzapean dituzten bakarrik dauden emakumeen % 32ra iristen da; horrek EAEko gizarte osoan egiten duenaren bikoitza baino gehiago egiten du. Caritas Bizkaiak urtero 6.000 emakume baino gehiago artatzen ditu pobrezia, kalteberatasun edo gizarte-bazterketa egoeran, eta 2.500 baino gehiago dira nagusiki emakume bat buru duten familiak.
Caritas Bizkaiaren errealitateak emakume-aurpegia du: 13.000 emakume baino gehiago lagundutako, boluntarioak, kontratatu, bazkide eta emaileen artean. Bizitza, konpromisoa eta elkartasuna partekatzen egunero gure erakundean.
Martxoak 8ko ospakizun eta aldarrikapen ekitaldietan parte hartzera animatzen zaitugu, eta horren esanahia urteko gainerako egunetan helaraztera.
Caritas Bizkaiak, gaur egun bereziki, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunezko harremanen alde oztoporik eta zatiketarik gabeko esparru baten alde lan egitera egiten du. Gizarte esparru guztietan, baita Caritasen eta Bizkaiko Elizan ere, emakume bakoitzaren berdintasunaren eta duintasunaren aldeko konpromisoa berritzeko eguna da.
Gaur, martxoak 7, Eleizbarrutiko Eleizak Bizkaiko Eleizako emakumeak ikusarazi eta omentzeko ekitaldia egin eban Bilboko Karmengo Parrokiako Aretoan. Bertan, Bizkaiko Elizbarrutian eta Caritasen egunerokoan Eleiza eraiki genduan emakume guztiak ordezkatzen dabezan 8 emakume aitortu ziran jendaurrean.