Noticia11/06/2022

Caritasen Konfederazioko Edadetuen Maila Tekniko Mistoa Bilbon bildu da

Bi egunez, osteguna eta ostirala, Caritasen Konfederazioko Edadetuen Maila Tekniko Mistoa Bilbon bildu da. 2021-2022 ikasturtea ebaluatzeaz gain, taldeak hainbat gairi eta ekimeni buruzko hausnarketa partekatu du, eta azaroan egingo den hurrengo topaketa konfederalaren edukien antolaketan aurrera egin du.

Taldeak Caritas Bizkaiako edadetuen zenbait proiektu ere bisitatu ditu, hala nola Egunon Etxea edo Bizi Bete Autonomía-Indautxu. Amaitzeko, pertsona edadetu baten eta haren bide-lagunaren esperientzia ezagutzeko aukera izan du.