Caritas Bizkaiak “Bihotzdun Enpresak” programa bultzatzen du
Bilbo, 2024ko azaroaren 6a.- Asteazken honetan 35 enpresak baino gehiagok parte hartu dute “Jarri Bihotza zure enpresaren helburuan” izeneko informazio-jardunaldian. Caritas Bizkaiak antolatu du, bere jarduera-ildoak eta lan egiten duen gizarteratze-proiektu, -zerbitzu eta -programak ezagutarazteko eta enpresek nola parte har dezaketen eta/edo nola lagundu dezaketen onura sozialak, ingurumenekoak eta ekonomikoak lortuz. “Gaur Bizkaian egiten ari garen proiektu baten hazia jarriko dugu, baina irmo bultzatu nahi dugu: “Bihotzdun enpresak “, azpimarratu du Caritas Bizkaiako zuzendari Elena Unzuetak.
Berarekin eta Olaia Burgoa Bermudez Enplegu eta Ekonomia Solidarioaren arloko teknikariarekin batera, Bizkaiko Foru Aldundiko Ogasuneko Zuzendaria den Antonio Pérez Delgadok parte hartu du, eta, besteak beste, Bizkaiko lurraldeko zerga-arintze/-kenkariaren sistemari buruzko azalpenak eman ditu. Zentzu horretan, Bilboko Elizbarrutiko Caritasek egiten dituen jarduerak lehentasunezkotzat jotzen ditu gaur egun Bizkaiko Foru Aldundiak, eta, beraz, dohaintzan emandako kopuruengatik % 45eko kenkaria jasotzeko eskubidea dute.
Caritas Bizkaiako zuzendariak, bestalde, konpromiso sozial honekin bat egiteko deia egin die enpresei. “Gure sinboloa bihotz bat da, artatzen ditugun bihotz anitzak irudikatuz. Eta zuek zarete Bizkaiko ekonomiaren bihotza. Bizkaiak bizi dituen bi errealitateak irudikatzen dituzten bi bihotz, gizartearen bi erritmoak: bata, enpresa-bizkaikoa, ezagutzen duzuena eta ordezkatzen duzuena, non jarduera eta negozio zifra oso onetan gauden, eta bestea, Bizkaia, beste aurpegi batekin, zailtasunak dituzten familietako pertsona askorena, atera ezin diren armiarma-sare batean harrapatuta: lan-gabezia edo lan-prekarietatea, bakardadea, gaixotasun mentala, etxebizitza duin falta, laguntzarako gizarte-sare eskasa, erregularizazio-arazoak, eten digitala… Hori guztia elkartuta eta kasu askotan bizimodu normalizatua zailduta “, azaldu du Unzuetak.
Zabaltegi gunean egindako ekitaldian, Ana Fernández EROSKIko Pertsonen eskualdeko arduradunak eta Nagore Unzain Valdazo NORTEGASeko jasangarritasuneko goi-mailako teknikariak beren lankidetza-testigantza aurkeztu dute, jardunbide egoki gisa. Bestalde, Sebas Uriarte Laguntza Espezializatuko Zentroko ordezkariak ZUREKIN BUSek, EAEk eta DYAk Caritasekin sinatutako hitzarmena azaldu du.
Jabi Onaindia, Bizkaia Irratiko zuzendariak gidatu du ekitaldia eta Lapiko Catering, Caritas Bizkaiak sustatutako gizarteratze enpresa, arduratu da gosariagaz.