Caritas Bizkaiak entitate moduan Euskaraldian parte hartzea erabaki dugu!
Caritas Bizkaiak entitate moduan Euskaraldian parte hartzea erabaki dugu!
Entitate moduan, euskararen biziberritzean zeresana eta zeregina daukagula uste dugunez, guk ere parte hartzeko konpromisoa hartu dugu.
Euskaraldia herritarren hizkuntza-praktikak aktibatu eta euskararen erabilera handitzeko asmoa duen ariketa soziala da.
Laugarren edizioa izango da aurtengoa, eta lehen aldiz, udaberrian egingo da: 2025eko maiatzaren 15etik 25era.
Euskaraldian parte hartzera animatu nahi zaituztegu, belarriprest edo ahobizi izanda!
Euskaraldiak hizkuntza ohiturak aldatzea du xede, euskararen erabilera hauspotu eta indartuz. Horretatako, gakoa da gutako bakoitzaren parte hartzea. Izan ere, euskaraz hitz eginez, batak bestea mugitu egiten du, eta besteak bata, hizkuntza inertziak eraldatuz.
Gogoan izan…
Belarriprest bazarete aldiro erabakiko duzue euskaraz noiz eta norekin egin. Agian, beti ez duzue euskaraz egingo ulertzen duten guztiekin, baina euskara dakitenei zuei euskaraz hitz egiteko eskatuko diezue.
Ahobizi rola aukeratzen baduzue, berriz… euskaraz ulertzen duten guztiekin euskaraz egingo duzue uneoro. Aurrean duzuenak euskaraz ulertzen ote duen ez dakizuenean lehen hitzak, beti, euskaraz egingo dituzue; euskaraz ulertzen badute, euskaraz jarraituko duzue. Eta zaila iruditu arren, aurrean dugunak ulertu bai baina euskaraz hitz egiten ez duenean ere euskarari eutsiko diogu (elkarrizketa elebidunak mantenduz).
Animatu eta eman izena!
Milaka eta milaka pertsonek batera eginda, efektu biderkatzailea lortuko dugu!
Elkar mugituz egingo dugu!