Aste Nagusira bidean
Caritas Bizkaiako Etxerik Gabeko Pertsonen arlotik Bilboko Udalak antolatutako Aste Nagusiko kartel lehiaketara aurkezten ditugun kartelak partekatzen ditugu. Proiektuetako parte-hartzaileak (Gertu, Giltza, Etxepel, Barakaldoko jantokia eta Hontza), boluntarioekin batera, beren proposamenak diseinatu zituzten. Ekimen honen bidez, gure komunitatean parte-hartzea sustatu nahi izan da, eta zein ordezkaritza ona Aste Nagusian. 7 astez artista bihurtu ginen Mari Jaia musa genuela. Eta zer amaiera hoberik tailer batentzat gure lanak Aste Nagusiko Kartel Lehiaketara aurkeztea baino!!
Gora Mari Jaia!!!
Gora Etxegabeko arloa!!!!!