Noticia28/10/2022

BesteBi komunikatua – Estaldurarik gabe

BesteBi. Bilbon, 2022ko urriaren 28an

2022ko etxerik gabeko pertsonen egunaren kanpainaren esparruan, inor estalduratik kanpo ez geratzea nahi dugu, inor gera ez dadin:

  • Etxe duinik gabe
  • Osasun-estaldurarik gabe
  • Lege-estaldurarik gabe
  • Gizarte-estaldurarik gabe
  • Babesik gabe
  • Baliabiderik gabe
  • Aukerarik gabe

EUSKADIN 2.797 PERTSONAK EZ DUTE ETXERIK.
HAU AL DA NAHI DUGUN EUSKADI?

Euskadiko Etxebizitza Legeak honela dio:

Etxebizitza bat izateko eskubidea ezinbesteko premia da gizakiarentzat, funtsezko beste eskubide batzuk baldintzatzen baititu, hala nola, enplegua izatea, botoa emateko eskubidea erabiltzea, prestazio eta zerbitzu publikoak eskuratzea, seme-alabak eskolatzea, kulturaz eta ingurumen egokiaz gozatzea, bizipenak senide eta lagunekin partekatzea, doktrinarik baimenduenak eta justizia-auzitegiek berek behin eta berriz garrantzi handiagoa ematen diotenak.

Etxebizitza bat izateko eskubideak eta eskubide hori benetan gauzatzeak bizitza duina izatea errazten eta ahalbidetzen diote gizakiari.

Duela hamarkada batzuetatik hona, bai 1948ko abenduaren 10eko Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean (25.1 artikulua), bai 1966ko abenduaren 16ko Eskubide Ekonomiko, Sozial eta Kulturalen Nazioarteko Itunean (11.1 artikulua), bai Europako Parlamentuak, Kontseiluak eta Batzordeak 2000ko abenduaren 7an onartutako Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunean (34.3 artikulua), etxebizitzaren dimentsio soziala azpimarratzen da, pertsonen eta haien familien bizi-baldintzak hobetzearekin eta gizarte-bazterketa saihestu eta gainditzeko aukerarekin lotuta. Nazioarteko xedapen horiekin lotuta, 1978ko Konstituzioaren testua aurrerapauso handia izan zen, herritar guztiek etxebizitza duin eta egokia izateko duten eskubidea esplizituki aitortu baitzuen 47. artikuluan, eta botere publiko guztiei eskatu eta helarazi zien beharrezko baldintzak sustatzeko eta eskubide hori gauzatzeko arau egokiak ezartzeko agindua.

Gainera, Euskadiko Etxebizitzaren Legeak honako hau dio 1. artikuluan:

1. artikulua. Xedea.

  1. Lege honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea arautzea, Konstituzioaren 47. artikuluan aurreikusitako agindua garatzeko eta betetzeko, bai eta Autonomia Estatutuaren 10.31 artikuluan aitortutako eskumen oso eta esklusiboak gauzatzeko ere.
  2. Botere publikoek neurri egokiak sustatuko dituzte aipatutako eskubidea gauzatzeko.

Aurten, Euskadin etxerik ez duten pertsonen zenbaketa egin berri da, kalean eta harrera-baliabideetan lo egiten duten pertsonak zenbatuta. Baina kontuan izan behar dugu etxebizitza ezegonkorra duten pertsonak edo indarkeria matxista jasaten duten emakumeak daudela eta ez dutela etxebizitza segururik; izan ere, gogora dezagun etxerik gabeko pertsonak ez direla soilik kalean bizi direnak, baizik eta bizitzeko etxe egonkor, duin eta segururik ez dutenak.

Datu ofizialen arabera, 2020 urtean, Euskadin 2.797 pertsonek ez zuten etxerik.

Hau al da nahi dugun Euskadi?

Ez, ez dugu Euskadi hau nahi, pertsona guztiek bizi-kalitate duina izango duten Euskadi bat nahi dugu. Eskubideak benetakoak izatea nahi dugu, ez paperezkoak,…

Euskal administrazioak etxegabetasun-egoeran dauden emakumeen kalteberatasun berezia kontuan hartzea nahi dugu: emakume bakar bat ere bere burua arriskuan ez jartzea kalean lo egiteari saihesteko, eta, Europako Parlamentuaren akordioen ildotik, beharrezko neurriak hartzea, hauek ez izateko:

  • Ez dezala inork kalean lo egin: inork ez du kalean lo egin behar, bere beharretara egokitutako kalitatezko zerbitzurik ez duelako.
  • Inor ez dadila larrialdiko ostatu batean bizi behar baino epe luzeagoan. Aterpetxeak ez dira, inola ere, benetako etxeen ordezko bihurtu behar.
  • Inor ez bizitzea aldi baterako bizitokietan behar-beharrezkoa dena baino gehiago. Aterpetxeak, harrera-zentroak eta tutoretzapeko etxebizitzak epe labur eta ertainerako irtenbide egonkor baterako urrats gisa hartu behar dira.
  • Inork ez dezala erakunde bat ostatu-aukerarik gabe utzi. Tutoretzapean dauden gazteak, ospitaleetan alta emanda dauden gaixoak eta kondena amaitzen duten pertsonak dira kolektibo ahulenak, eta laguntza jaso behar dute erakundeen tutoretzatik etxerik gabeko pertsona bihurtzera eta berriro tutoretzara itzultzera doan prozesu zirkularra saihesteko.
  • Gazte batek ere ez dezala etxerik gabe amaitu bizitza independenterako trantsizioaren ondorioz. Ahalegin gehiago egin behar dira gazteei emantzipatzen laguntzeko eta etxebizitza eskuratzen laguntzeko.

Ez ditugu gogoratu eta aipatu gabe utzi nahi, zoritxarrez, 2022an hil diren etxerik gabeko pertsonak. Minutu bateko isilunea eskatzen dugu Angelica, Juan Carlos, Monica, Rafael, Eduardo, Pedro Aquilino, Jose María, Aleks, Eduardo, Daniel, Karol, Tarik, Juan José, Isabel, Plácido, Agustín, Joao eta ezagutzen ez ditugun beste hainbat pertsonarengatik.

INOR EZ ESKUBIDERIK GABE
INOR EZ ETXERIK GABE
Etxerik gabeko pertsonen aldeko kanpaina
2022ko urriaren 30a

#BesteBi #InorEzEtxerikGabe #NadieSinHogar
www.BesteBi.net

Plataforma ‘BesteBi’:
‘BesteBi’ plataforma 2006 urtean sortu zen Bizkaian eta, gaur egun, Etxebizitza eskuratzearen alde eta ‘Etxerik gabeko Pertsonen’ alde lan egiten duten erakunde hauek osatzen dute (ordena alfabetikoan). – ‘BesteBi’ es una plataforma nacida en Bizkaia el año 2006 y formada actualmente por las siguientes entidades (en orden alfabético) que trabajan por la inclusión residencial y en favor de las ‘Personas Sin Hogar’: Adsis / Agiantza / Bidesari / Bizitegi / Caritas Bizkaia / Cear Euskadi / S. Antonio de Irala Jantokia / Bizkaiko Hiesaren kontrako Batzordea / EAPN-Euskadi / Elkarbanatuz / Emaus-Bitartean / Emaus Bilbo / Gizakia-Proyecto Hombre / Goiztiri / Klaret enea / Izangai / Lagun Artean / Munduko Medikuak/ Oblatas-LehioZabalik / Posada de los Abrazos / Rais-Euskadi / Sortarazi / T4 / Zubietxe / …