Noticia25/11/2022

A-25. Beste bakar bat bez!

Azaroaren 25eko jardunaldi honetan, Caritas Bizkaiatik bat egin genuen emakumeenganako indarkeria ezabatzeko borrokarekin, eta agerian utzi genuen indarkeria matxista gaur egungo gizarte-egitura desberdinen froga dela. Fenomeno konplexua da, eta askotariko faktoreak biltzen ditu. Ez da beste indarkeria mota bat. Ez da zirkunstantziala, ez neutroa. Indarkeria estruktural eta ideologikoa da, sozializazio bereiziaren eta hezkuntza sexistaren bidez transmititzen dena. Horren bidez, lanaren banaketa sexuala, erantzukizunen eta zaintzaren banaketa desorekatua eta denborak eta espazioak diskriminazioz erabiltzea justifikatzen dira.

Gizarte-injustiziako eta gizarte-bazterkeriako egoeretan, garrantzitsua da indarkeria matxista beste indarkeria-mota batzuetatik bereiztea, ERREALITATEA genero-ikuspegiarekin BEGIRATZEN, EZAGUTZEN ETA ALDATZEN IKASTEKO eta intersekzionalitatearen esparruan.

 

Bilboko Arriaga antzokian egin da Bilboko Udalak Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako ekitaldi instituzionala. Ekitaldiaren —irakurketa bat— buru Juan Mari Aburto Bilboko alkatea izan da, Nekane Alonso berdintasun-zinegotzia eta beste udal-ordezkari batzuk lagun dituela. Halaber, beste erakunde batzuek ere parte hartu dute, besteak beste, Bilboko Elizbarrutiak, Kerman López bikario nagusiak ordezkatuta, eta irakurketan parte hartu du.

Bere hitzaldian bikario nagusiak Francisco Aita Santuaren hitz bat aipatu du: “Isiltasuna apurtzen ausartzen diren biktimen testigantzak laguntza-oihu bat dira, eta ezin ditugu ahaztu / Emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak, koldarkeria eta degradazinoa dira gizateriarentzat. Ezin dugu beste aldera begiratu”. Frantzisko Aita Santuaren hitz horiekin -nabarmendu du Kerman Lópezek “Bizkaiko komunitate katolikoak indarkeriaren biktima diren emakumeei begiratzeko, entzuteko eta laguntzeko egotera konprometitzen da. Haren izenean adierazten dut. Beste bakar bat bez!”.

Mavi Laiseca Caritas Bizkaiaren koordinatzaileak eta Elizbarrutiko Langile Pastoraltzako Maite Valdiviesok Herri Irratian parte hartu dute.

La Iglesia de Bizkaia por la eliminación de la violencia contra las mujeres

AIZU!!

BIZKELIZA ALBISTEA