Otsailaren 24an Ukrainan inbasioa hasi zenetik, Caritas Bizkaiak bat egin zuen Caritas Ukrainaren larrialdi-deiarekin, Nazioarteko Caritasen Sarearen bidez. Pertsona, enpresa eta ikastetxe bakoitzaren elkartasunari esker, gure lurraldera etorritako pertsonen harrera eta Ukrainako Caritasek eta herrialde mugakideetako Caritasek abian jarritako proiektuak babestu ditzakegu. Gerra aurretik pertsona ahulenen zerbitzura lan egiten zuten, eta gerra amaitzen denean ere lan egiten jarraituko dute.
Caritas Bizkaia hasiera-hasieratik erakunde publikoekin eta gizarte-erakundeekin koordinatzen ari da, Ukrainako errefuxiatuei harrera egiteko. Kalkuluen arabera, 2.400-3.000 pertsona inguru iritsi dira Euskal Autonomia Erkidegora. Caritas Bizkaiaren laguntza hurrengo hau da:
Eusko Jaurlaritzaren II. Kontingentzia Planaren barruan zenbait laguntza-lerro ezartzen dira, eta horiei buruzko informazioa 747 45 74 61 telefonora deituz edo errefuxiatuak@euskadi.eus helbidera idatziz eskura daiteke.
Caritas Bizkaian ‘Izan babesleku’ kanpaina solidarioa jarri dugu martxan, sentsibilizazio ekintzak eta babes solidarioko proposamenak eskaintzen dituena.