Elkartasuna Ukrainarekin

Ukrainan gerra hasi zenetik, otsailaren 24an, Caritas Bizkaiak bat egin zuen Caritas Ukrainaren larrialdi-deiarekin, Nazioarteko Caritasen Sarearen bidez. Pertsona, enpresa, ikastetxe… bakoitzaren elkartasunari esker, gure lurraldera etorritako pertsonen harrera eta Ukrainako Caritasek eta herrialde mugakideetako Caritasek abian jarritako proiektuak babestu ditzakegu. Gerra aurretik pertsona ahulenen zerbitzura lan egiten zuten, eta gerra amaitzen denean ere lan egiten jarraituko dute.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu orain arte jaso dugun elkartasunagatik, 425.690,09 euro biltzen lagundu digutena. Zenbateko horretatik 300.000 euro Ukraina, Polonia, Moldavia eta Errumaniako Caritasek bultzatutako proiektu humanitarioak laguntzeko bidali dira. Gainera, 40.000 euro bideratu dira Eguzkilore Fundaziora, Derion egokitu duten egoitza-baliabidean hartutako errefuxiatuei laguntzeko. Gainerako zenbatekoa Ukrainako larrialdiari laguntzeko hurrengo etapetako beharrei erantzuteko erabiliko da. Laguntzaren xedea, kasu guztietan, premia handieneko egoeran dauden pertsonei (familia ugarien ardurapeko amak, desgaitasuna duten pertsonak, egoera ahulean dauden edadetuak) arreta emateko proiektuak laguntzea izan da, babes eta laguntza espezifikoa emateko.

Baina Ukrainako gerrak indarrean jarraitzen du eta 24 milioi pertsonak premiazko laguntza humanitarioa behar dute Ukrainan. Gure laguntza behar dute oraindik.

 

 

Harrera Bizkaian

Caritas Bizkaia hasiera-hasieratik erakunde publikoekin eta gizarte-erakundeekin koordinatzen ari da, Ukrainako errefuxiatuei harrera egiteko. Kalkuluen arabera, 3.500-4.000 pertsona inguru iritsi dira Euskal Autonomia Erkidegora, horietatik 1.606 Bizkaira, eta dagoeneko izapidetu dute aldi baterako babesa. Caritas Bizkaiak eskaintzen duen babesa hurrengo hau da:

  • Derion 60 pertsonentzako egoitza-baliabide baten irekiera, Eguzkilore-Cáritas Fundazioak kudeatua. Gure esker ona adierazi nahi diegu instalazioak egokitzen eta prest jartzen lagundu duten 100 boluntario baino gehiagori eta BAMeko (Begoñako Andra Mari Irakasle Eskola) ikasle eta irakasleen lankidetzari.
  • Eusko Jaurlaritzak abian jarritako Ukrainako errefuxiatuei harrera egiteko Jarraipen Mahaian parte hartzea, hainbat sailek eta gizarte-erakundek parte hartzen dutena. Caritasen partaidetza aktiboa, Bizkaian erakunde nagusi gisa azken Sarea Indartzen-Ukrainia laguntza ekonomikoen programan eta Loturak (Ukrainako errefuxiatuentzako boluntariotzako euskal herritarren sarea) programaren, integrazio eta garapen komunitarioko ibilbideak bultzatzen dituen programa, erreferentziazko erakunde gisa. Orain arte, Euskadin 1.049 bizikidetza-unitateri bideratu zaizkie diru-laguntzak Azken Sarea Indartzen programaren esparruan. Horietatik 420 Bizkaian izan dira, 885.589 euro guztira.
  • CEAR-ZEHAR-i Koopera-Caritasen hornidura handitzea, errefuxiatuen artean banatzeko arropa-txartelez hornitua
  • Aktibazioa Caritasen proiektuetan (hizkuntza-laguntzako taldeak, adingabeei eta familiei laguntza ematea, enplegu-baliabideak…), Ukrainatik datozen pertsonak eta familiak aldi baterako hartzen dituen udalerriaren arabera.

Ukrainako pertsonak eta familiak hartzeko laguntzak

Eusko Jaurlaritzaren II. Kontingentzia Planaren barruan zenbait laguntza-lerro ezartzen dira, eta horiei buruzko informazioa 747 45 74 61 telefonora deituz edo errefuxiatuak@euskadi.eus helbidera idatziz eskura daiteke.

  • Ukrainatik Euskadira iritsitako pertsonei lehen harrera egiteko telefono bidezko arreta 945 22 22 22 telefonoan  
  • Azken Sarea Indatzen-Ucrania: EAEn diru-sarrerarik ez duten Ukrainako gerraren ondorioz lekualdatutako pertsona eta familiei zuzendutako laguntza ekonomikoen programa. Informazioa Bizkaian, 747 458 150 telefonoaren bidez (Caritas Bizkaia)
  • Loturak-Migratzaileak hartzeko tokiko sareak. Tokiko harrera-taldeak osatzeko biltzen diren boluntario-eskaintzak eta -beharrak artikulatzen ditu. Kontaktu zuzena 747 47 39 26 telefonoan (Ellacuria Fundazioak kudeatzen du) eta laster Caritas Bizkaian.
  • Berritze-Laguntza psikosozialeko programa. Laguntza eta arreta psikologikoa ematen die Ukrainatik etorritako pertsona eta familiei. Kontaktu zuzena 94 474 52 55 eta 688 82 03 23 telefonoen bidez, Agintzarik kudeatuta.
  • Aukerak suspertzen. Ukrainatik etorritako adingabeentzako eskolaz kanpoko hezkuntza-errefortzua (familientzako laguntza eta konektibitatea). Kontaktua 747 41 99 06 telefonora deituz eta aukeraksuspertzen@agintzari.com helbidera idatziz. Caritas Bizkaiak laguntza-sareko erakunde gisa parte hartzen du.

‘Izan babesleku’ kanpaina

Caritas Bizkaian ‘Izan babesleku’ kanpaina solidarioa jarri dugu martxan, sentsibilizazio ekintzak eta babes solidarioko proposamenak eskaintzen dituena.

SENtsibilizazio-proposamena   

Lekuan bertako laguntza