Campaña

Gabon honeetan aurkitu dabe lekua ostatuan

“Gabon honeetan aurkitu dabe lekua ostatuan”

Ohiko logika apurtzeko dei ezan gura dau, Beleneko familiak eta beste hainbestek bizi izandako historiaren amaiera aldatzeko dei.

“Ez zan ostatuan hareentzako lekurik”. 

(Lk 2,7)

Gogo handia dogu lekua aurkitu daien eta hori, Caritasen, bultzatzen gaituan itxaropen sendo izateaz gainera, arduratu egiten gaituan eta lana emoten deuskun eginkizuna da.

Norbanako eta familia askok eta askok etxea izateko dabezan zailtasunak nabarmendu gura doguz. Zailtasunak, bizitzeko, seguru, babestuta, eta senitartean sentitzeko, bizimodu duinerako gitxieneko bitartekoak izateko ezinbesteko dan eremu hori eskuratzeko.

Bizileku egokia lortzea, ez da pribilegioa, giza eskubidea baino, nahiz eta gure artean indarrean dan ekonomia-ereduan etxebizitza, batez be, inbertsino eta espekulazinorako ondasuntzat hartu.

 

 

“ Noizean behin, bere estutasun eta preminak alde batera itzi eta
arreta eskaintzen dauan, irribarrea oparitzen dauan, adorez betetako hitza esaten dauan, hainbesteko axolagabetasunaren erdian entzuteko eremua ahalbideratzen dauan pertsona adeitsuaren miraria agertzen da”. 

(FT 224)

Ezagutu eta zabaldu Gabonetako kanpainako material espezifikoak