Caritas Bizkaia erromes elizbarrutiarekin
Jubileua Aita Santuak deitutako Urte Santua da, normalean 25 urtean behin. Barkamen eta graziazko aldi bat da, berrikuntza espirituala ahalbidetzen duena, pertsonala zein komunitarioa. Aurten, “Itxaropen erromesak” lelopean, elizak “bidean jartzera” gonbidatzen gaitu, fedeak, zailtasunen erdian egonda ere, aurrera konfiantzaz jarraitzera bultzatzen gaituela gogoraraziz. Horregatik da erromesaldia funtsezko keinua.
Ekimen honekin bat eginez, Bilboko elizbarrutiak ospakizunak egitera, erromes ibiltzera eta konpromisoaren eta itxaropenaren zantzuak eskaintzera gonbidatzen gaitu, eta Caritas Bizkaiak ere bat egiten du horrekin! Urtean zehar, Bikaritza bakoitzak bere erromesaldi eguna izango du. Ekimen honek otoitz eta gogoeta zati bat dauka (Bikaritza bakoitzak erabakitzen duen tenpluan) eta hautatutako gizarte zentrora erromesaldi bat, horien artean, gure 2 proiektu. Topaketak zabalik daude nahi duten guztientzat.
Jubileoaren ibilbide soziala ixteko, III-VII Bikaritzetan, Pobreen Munduko Jardunaldiarekin bat eginez, Santiago Katedralean ospatuko den jarduera baterako deia egingo da.
Caritas Bizkaiatik guztioi dei egiten zaituztegu parte hartu eta Jubileu urtea ezagutzera emsteko: itxaropen konpartituko erromesaldia, elizbarruti osoarekin rlkartean bizitakoa.
Informazio gehiago elizbarrutiaren webgunean aurkituko duzue.